Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finalaurrekoen bigarren buelta, zuzenean

2025/11/14
Bihar jokatuko da finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa, Bermeon; datorren zapatuan, berriz, bigarren saioa, Markina-Xemeinen. Saio biak ETB4n jarraitu ahalko dira zuzenean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren bueltako saioak ate joka daude. Eta beste salto bat emango du txapelketak: zuzeneko emanaldiak izango dira, ETB4n. Ilaski Serranok aurkeztuko ditu saioak, Ander Elortegi Garatea alboan duela.

Datozen bi zapatutan jokatuko dira azken finalaurrekoak. Hauexek izango dira saioak:

Bihar, azaroaren 15ean, Bermeoko Artza frontoian, 17:00etan:

Gai-jartzaile beharretan Leire Garatxena Larrabe arituko da.

Azaroaren 22an, Markina-Xemeingo Uni frontoian, 17:00etan:

Gai-jartzaile beharrak Zihara Enbeita Gardokik egingo ditu.

Epaile, ostera, hauek izango dira:  Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza AgirreJurgi Fuentes GoikoetxeaMarta Ortiz MateoMirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.

Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai eta frontoietako txarteldegietan saioaren egunean bertan. Bestalde, finala ETB1en zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da, finalaurrekoekin ETB4n gertatu bezala: Ilaski Serranok aurkeztuko du finala, Ainhoa Urien Telletxe alboan duela.

                Twitter Facebook Instagram