Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Abadiño | Azaroak 2

Gorka Pagonabarraga Hasierako agurra
Unai Mendiburu, Gorka Pagonabarraga 8ko nagusia

Unai aita/ama_eta Gorka semea/alaba zarie.Gaur, Unai, dependentzia balorazinoa egiteko hitzordua euki dozu. Gizarte langilea egunerokoan zelan moldatzen zaren galdezka ibili jatzu eta tarteka guzurrak esan dautsozuz. Semea/alaba begire-begire euki dozu, baina ez dau ezer esan. Ointxe zagozie bulegotik urten barri.

Gorka Pagonabarraga, Txaber Altube 8ko txikia

Gorka eta Txaber klasekideak zarie eta unibertsitateko ikasketak amaitu barri dozuez. Gaur da zuen graduazino eguna. Gorka zu beren-beregi zeremoniarako dotore jantzi zara. Txaber zuzenean etorri da gimnasiotik, kirol arropak jantzita

Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga Iparragirrerena

Gorka eta Aitor, adin bereko bi neraberen gurasoak zarie. Zuon seme-alabak txikitatik joan dira alkarregaz eskolara eta lagunak dira. Hilabete batzuk dira zuok biok alkarregaz zabiziela eta bikote harremana egonkortu guran zabizie. Zuon seme-alaberi kontau behar deutsazue.

Gorka Pagonabarraga Puntuari erantzunak

1, Behin honaino helduta, zer dozu galtzeko? 2, Zer galdu ez daukona da arriskutsua

Gorka Pagonabarraga Ganbarako lana

Azkenean lortu dozu amaitzea. Oso harro zagoz zeure buruagaz

Gorka Pagonabarraga Bukaerako agurra

Markina-Xemein | Azaroak 22

Gorka Pagonabarraga Hasierako agurra
Gorka Pagonabarraga, Txaber Altube 8ko nagusia

Gorka eta Txaber lagunak zarie eta 20 urte daroazuez alkarregaz bizitzen. Zuen ingurukoengandik sarritan entzuten dozue hori ez dala ganora eta zuon etorkizuna serioago hartu beharko zeunkiela. Gorka, Txaberrek beti erantzuten dau zuon hautuaren defentsan. Zuri ez dautsu ardura besteek zer diñoen.

Jone Uria, Gorka Pagonabarraga 8ko txikia

Jone eta Gorka, haginlariaren kontsultako itxarongelan egin dozue topo. Ozen entzuten dozuez zuen aurretik sartu dan pazientearen min-arrantzak.

Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga Sei puntuko motza

Oihana eta Gorka zuon herrian frankismo garaiko gurutze bat dago. Oihana, Gorkak esan deutsu erakundeek orain arte ez dabenez ezer egin, zuek bota beharko zeunkiela.

Gorka Pagonabarraga, Xabat Galletebeitia Lauko handia

Gorka, etxea erosi gura zendula-eta, Xabaten inmobiliariara joan zinen. 10 etxetik gora ikusi dozuez eta Xabatek beti daukoz danantzako berba politak, baina zuk bateri bere ez deutsazu ezer onik ikusten. Gaur, 20 metro karratuko etxe bat ikusten zagozie.

Gorka Pagonabarraga Ganbarako lana

Mosu bi emoteko hurreratu jatzu. Atzera egin dozu.

Gorka Pagonabarraga Bukaerako agurra

Bilbo | Abenduak 20

Gorka Pagonabarraga Hasierako agurra
Gorka Pagonabarraga, Jone Uria 8ko nagusia

Jone auzokidea eta Gorka dendaria zarie. Zuen auzoa inork bizi gura ez dauan auzoa izatetik modako auzo izatera pasau da. Gero eta gitxiago zarie betiko dendak eta auzokideak. Jone, gaur Gorkak esan deutsu alokairuaren prezioa asko igon deutsiela denbora gitxian.

Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga 8ko txikia

Gorka aurten Santomasetara joatea erabaki dozu. Urtero bezala, jendetza dago eta taloa erosteko ia ordubete daroazu ilaran. Aitor ikusi dozu heltzen eta zuzenean joan da barrara, ilara guztia saltatuz.

Gorka Pagonabarraga Puntuari erantzunak

1. Bizkaia da handia eta da anitza 2. Zer da zentroa eta zer periferia? 3. Leku guztietatik gatoz gaur Bilbora

Gorka Pagonabarraga, Oihana Bartra 10eko txikia

Gorka eta Oihana politikagintzan aritu zarie azken urteetan. Gorka, zuk kargua itxi barri dozu. Gaur Oihanak esan deutsu enpresa bateko administrazino kontseiluan lana topatzen lagunduko deutsula.

Gorka Pagonabarraga Bakarka, gaia emanda

Gorka, zuen gurasoek laguntza behar dabe. Neba-arrebek esan deutsue umerik ez daukozunez zuk hartu beharko zeunkela gurasoen ardura.

Gorka Pagonabarraga Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram