Aitor Bizkarra Ruiz
Biografia osoa BDBn
Bertsoaldiak
Urduliz | Irailak 28
Zeanuri | Urriak 26
| Aitor Bizkarra Hasierako agurra | |
|
Aitor Bizkarra,
Jone Uria
10eko txikia
Aitor tabernaria zara eta Jone auzo alkarteko kidea. Aitor, zuk urtero apaindu izan dozu taberna Halloweeneko motiboakaz. Jonek esan deutsu Gaba Baltza ospatzeko jaia antolatuko dabela auzoan eta proposatu deutsu taberna euskal tradizinoko jai honegaz lotutako apaingarriakaz girotzea. |
|
|
Imanol Uria,
Aitor Bizkarra
8ko txikia
Imanol eta Aitor, talde bereko txirrindulariak zarie. Imanol, Aitorrek sarri irabazten dau. Irabazten dauen bakotxean zoriondu egiten dozu eta alkarregaz ospatzen dozue. Gaur, ostera, zuk irabazi dozu eta Aitorrek ez deutsu ezer bere esan. |
|
|
Bittor Altube,
Aitor Bizkarra
Iparragirrerena
Bittor eta Aitor bertsolariak zarie. Ez zenduen finalaurrekoetara pasatzerik espero. Hasi da hurrengo fase hau eta zuen burua oso fin ikusten dozue bertsotan. Ganbaran zagoziela alkarri aitortu deutsazue ez dozuela finalera pasau gura. |
|
|
Aitor Bizkarra
Puntuari erantzunak
Munduaren azkena / gaur izanez gero 2. Datorrena ez daiten / izan hain iluna |
|
|
Aitor Bizkarra
Ganbarako lana
Ezetz esan deutsue. Halanda be, zuk zeurean segiduko dozu. |
|
| Aitor Bizkarra Bukaerako agurra |
Bermeo | Azaroak 15
| Aitor Bizkarra Hasierako agurra | |
|
Ibai Amillategi,
Aitor Bizkarra
8ko nagusia
Ibai eta Aitor, herri bereko biztanleak zarie. Zuon herriko mendietan parke eoliko bat ipiniko dabela enterau zarie. Ibai, zuk, ezinbesteko albokalte legez onartzen dozu. Aitor ez dago prest hori onartzeko. |
|
|
Aitor Bizkarra,
Onintza Enbeita
8ko txikia
Aitor eta Onintza ertzain bi zarie. Radar mugikorra ipini barri dozue eta abiadura muga gainditu daben lehengo hiru kotxeetako jabeak zuon familiakoak direla konturatu zarie. |
|
|
Aissa Intxausti,
Aitor Bizkarra
Sei puntuko motza
Aissa eta Aitor lagunak zarie. Aissa, Aitorrek 20 urteren ostean espetxetik urten barri dau. Gaur, berbetan zagoziela, esan deutsu pena daukola ez dalako guraso izan. |
|
|
Aitor Bizkarra,
Aitor Etxebarriazarraga
Lauko handia
Bizkarra, entrenatzaile pertsonala zara. Etxebarriazarragak duela aste batzuk deitu eutsun zugaz entrenetan hasteko. Geratzen zarien bakotxean, nekatuta dagoala esaten deutsu. |
|
|
Aitor Bizkarra
Ganbarako lana
Platera erdizka itxi dozu, altxatu eta alde egin dozu. |
|
| Aitor Bizkarra Bukaerako agurra |
Bilbo | Abenduak 20
| Aitor Bizkarra Hasierako agurra | |
|
Aitor Bizkarra,
Txaber Altube
8ko nagusia
Aitor gurasoa eta Txaber hamabost urteko semea zarie. Aitor, arduratuta zagoz ez dozulako Txaber ondo ikusten. Institututik urten eta haren gelan pasetan dau eguna. Gaur, baimena eskatu deutsozu eta gelan sartu zara beragaz berba egiteko. |
|
|
Xabat Galletebeitia,
Aitor Bizkarra
8ko txikia
Xabat eta Aitor Bizkaiko Txapelketako gaijartzaile taldeko kideak zarie. Xabat, ordu asko emoten dozuz etxean lanean gaiak ondo prestatuta eroateko bilerara, baina Aitorrek beti esaten deutsu ez dabela konbentzitzen eta findu egin beharko zeunkiezala. |
|
|
Aitor Bizkarra
Puntuari erantzunak
1. Minbiziak ez dauko kolore larrosa 2. Izan inurrirena da inurri lana 3. Apurtu behar doguz horrenbeste tabu |
|
|
Onintza Enbeita,
Aitor Bizkarra
10eko txikia
Onintza eta Aitor lagunak zarie. Orain dala urte batzuk zuen lagun bat hil zan Pirinioetan. Onintza, gaur Aitorrek proposatu deutsu zuen laguna hil zan mendi hori bera igotea, haren omenez. |
|
|
Aitor Bizkarra
Bakarka, gaia emanda
Aitor, familia aberats batean jaio eta hezi zara. Gaur herentziari uko egitea erabaki dozu. |
|
| Aitor Bizkarra Bukaerako agurra |
