Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Abadiño | Azaroak 2

Aitor Etxebarriazarraga Hasierako agurra
Txaber Altube, Aitor Etxebarriazarraga 8ko nagusia

Txaber presoa zara. Urte asko daroazuz kartzelan eta espetxealdiaren zati handi bat Aitorregaz batera egin zenduan. Hilabete batzuk dira Aitorrek askatasuna berreskuratu ebala. Gaur bisitan etorri jatzu.

Aitor Etxebarriazarraga, Maite Sarasola 8ko txikia

Aitor eta Maite lapurrak zarie. Orain arte gauza txikiak ostu izan dozuez. Aitor, Maitek Louvrekoa entzun dabenean Guggenheimen sartzeko proposamena egin dautsu.

Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga Iparragirrerena

Gorka eta Aitor, adin bereko bi neraberen gurasoak zarie. Zuon seme-alabak txikitatik joan dira alkarregaz eskolara eta lagunak dira. Hilabete batzuk dira zuok biok alkarregaz zabiziela eta bikote harremana egonkortu guran zabizie. Zuon seme-alaberi kontau behar deutsazue.

Aitor Etxebarriazarraga Puntuari erantzunak

1, Behin honaino helduta, zer dozu galtzeko? 2, Zer galdu ez daukona da arriskutsua

Aitor Etxebarriazarraga Ganbarako lana

Azkenean lortu dozu amaitzea. Oso harro zagoz zeure buruagaz

Aitor Etxebarriazarraga Bukaerako agurra

Bermeo | Azaroak 15

Aitor Etxebarriazarraga Hasierako agurra
Aitor Etxebarriazarraga, Aissa Intxausti 8ko nagusia

Aitor eta Aissa lagun minak zarie eta plan asko egiten dozuez alkarregaz. Gaur, Euskal Herria-Palestina futbol partidua dago Bilbon eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa Bermeon. Bietara joan gura zeunkie, baina ezin. Aitor, Bilbora joango zara zu. Aissa Bermeora.

Aitor Etxebarriazarraga, Ibai Amillategi 8ko txikia

Aitor eta Ibai barraketan alkarren ondoan montau zarie. Martxan zabiziela, barraka matxuratu da eta buruz behera eskegita gelditu zarie.

Unai Mendiburu, Aitor Etxebarriazarraga Sei puntuko motza

Unai eta Aitor auzokideak zarie. Gaur, etxetik urten dozuenean, polizia ikusi dozue etxe inguruan. Zuon auzokide bat etxegabetuko dabela jakin dozue. Unai, Aitorrek esan deutsu bertan geratu beharko zeunkiela berari babesa emoteko.

Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga Lauko handia

Bizkarra, entrenatzaile pertsonala zara. Etxebarriazarragak duela aste batzuk deitu eutsun zugaz entrenetan hasteko. Geratzen zarien bakotxean, nekatuta dagoala esaten deutsu.

Aitor Etxebarriazarraga Ganbarako lana

Platera erdizka itxi dozu, altxatu eta alde egin dozu.

Aitor Etxebarriazarraga Bukaerako agurra

Bilbo | Abenduak 20

Aitor Etxebarriazarraga Hasierako agurra
Aitor Etxebarriazarraga, Oihana Bartra 8ko nagusia

Aitor amama eta Oihana biloba zarie. Aitor, duela hamarkada batzuk Londonera joan behar izan zenduan abortatzera. Gaur Oihana bilobak esan deutsu haurdun dagoala eta ez dakiela haurdunaldiagaz aurrera egin gura daben.

Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga 8ko txikia

Gorka aurten Santomasetara joatea erabaki dozu. Urtero bezala, jendetza dago eta taloa erosteko ia ordubete daroazu ilaran. Aitor ikusi dozu heltzen eta zuzenean joan da barrara, ilara guztia saltatuz.

Aitor Etxebarriazarraga Puntuari erantzunak

1. Europa preparetan dabil gerrarako 2. Soldaduska barriro Ipini nahi dabe 3. Arma enpresentzat da horren etekina

Aitor Etxebarriazarraga, Jone Uria 10eko txikia

Jone eta Aitor lagun bi zarie. Zuen kuadrillan datorren astean Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako ekitaldian parte hartzeko plana egiten zabizie. Jone, Aitorrek esan deutsu kuadrillakoak ekitaldietara joateko prest egoten dirala beti, baina nekatuta dagoala hizkuntzarekiko daukien jarreragaz.

Aitor Etxebarriazarraga Bakarka, gaia emanda

Aitor, bizitza osoa emon dozu itsasoan beharrean. Gaur zure alabak esan deutsu berak be(re) ogibide hori izan gura dauala.

Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga 8ko txikia

Aitor eta Onintza Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak zarie. Aurten, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, oholtza gaineko elkarren arteko konfiantza, zaintza eta segurtasuna bultzatzeko, mintegi bat antolatu dau finalistakaz. Dinamizatzaileak binaka jartzeko eskatu deutsue, konfiantza lantzeko ariketa bat egiteko. Zuei, batera tokatu jatzue. Aitor, dinamizatzaileak azaldu deutsue zuk zure burua atzera bota behar dozula eta Onintzak eutsiko deutsula. Aitor, atzera bota eta lurrean amaitu dozu.

Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga Sei puntuko motza

Onitza eta Aitor pertsona bera zarie, baina Onintza berrogei urtegaz eta Aitor hamazortzigaz. Onintza, gaur Aitorrek esan deutsu kritikatu izan dozun dana egiten zabizela.

Aitor Etxebarriazarraga Ganbarako lana

Begietara begiratu eta holan esan deutsu: onena zara!

Aitor Etxebarriazarraga Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram