Onintza Enbeita Maguregi
Biografia osoa BDBn
Bertsoaldiak
Barakaldo | Azaroak 9
| Onintza Enbeita Hasierako agurra | |
|
Irune Basagoiti,
Onintza Enbeita
10eko txikia
Irune, unibertsitateko irakaslea zara eta Onintza ikasleen asanbladako kidea. Irune, jakin dozu eskuin muturreko talde batek hitzaldia antolatu dauela zuon unibertsitatean. Hitzaldia bertan behera ixteko helburuagaz, Onintzagaz jarri zara harremanetan zeozer egin dagien. |
|
|
Onintza Enbeita,
Mikel Goiriena
8ko txikia
Onintza eta Mikel lagunak zarie eta antzerkira joan zarie alkarregaz. Onintza, Mikel bere bi urteko umeagaz agertu da eta emanaldia hasi danetik umeak negar baino ez dau egiten. |
|
|
Lurdes Ondaro,
Onintza Enbeita
Iparragirrerena
Lurdes eta Onintza Sare Sozialetako eduki sortzaileak zarie. Azkenaldian zuen jarraitzaile kopurua beherantza doa eta jarraitzaileak lortzeko beste zerbait egin behar dozuela uste dozue |
|
|
Onintza Enbeita
Puntuari erantzunak
1, Etorkizuna ezin dogunez igarri. 2, Momentua bizitzen behar da ikasi |
|
|
Onintza Enbeita
Ganbarako lana
Notizia bat emon deutsue. Ez dozu ondo hartu. |
|
| Onintza Enbeita Bukaerako agurra |
Bermeo | Azaroak 15
| Onintza Enbeita Hasierako agurra | |
|
Unai Mendiburu,
Onintza Enbeita
8ko nagusia
Unai eta Onintza lagunak zarie. Aurretiazko borondateen dokumentuaren barri izan dozue. Hau da, norbere borondatea adierazteko kapaz ez garenerako medikuek gure borondatearen barri eukiteko dokumentua. Unai, zuk dokumentu hau betetea erabaki dozu. Onintzari horretan pentsetan hasteak bertigoa emoten deutso. |
|
|
Aitor Bizkarra,
Onintza Enbeita
8ko txikia
Aitor eta Onintza ertzain bi zarie. Radar mugikorra ipini barri dozue eta abiadura muga gainditu daben lehengo hiru kotxeetako jabeak zuon familiakoak direla konturatu zarie. |
|
|
Onintza Enbeita,
Ibai Amillategi
Sei puntuko motza
Onintza eta Ibai herrikideak zarie. Onintza, zu beti zabiz herriko gertaera eta zelebrekeriak kontetan. Ibaik istorio horreek liburu batean batzeko proposamena egin deutsu. |
|
|
Onintza Enbeita,
Aissa Intxausti
Lauko handia
Onintza eta Aissa lankideak zarie. Onintza, Aissak beti hasten dau eguna umore txarrean eta gatxa da beragaz lan egitea. Atzo adierazi zeuntson zure ezinegona eta gaur bereziki jator dago. Gehiegi, akaso. |
|
|
Onintza Enbeita
Ganbarako lana
Platera erdizka itxi dozu, altxatu eta alde egin dozu. |
|
| Onintza Enbeita Bukaerako agurra |
Bilbo | Abenduak 20
| Onintza Enbeita Hasierako agurra | |
|
Onintza Enbeita,
Xabat Galletebeitia
8ko nagusia
Onintza langilea eta Xabat detektibe pribatua zarie. Onintza, zuk denboratxua daroazu bajan. Gaur jakin dozu lan egiten dozun enpresak Xabat detektibe pribatua kontratatu dauala zu zelatatzeko. |
|
|
Txaber Altube,
Onintza Enbeita
8ko txikia
Txaber eta Onintza lagunak zarie. Beti izan zarie urruneko herrialdeetara bidaian joan zaleak. Euskal Herria ezagutzen ez dozuela eta, aurton alderik alde zeharkatzeko plana egin dozue. Bidaiaren erdi-aldean harrituta zagozie ze ezezaguna jatzuen etxekoa. |
|
|
Onintza Enbeita
Puntuari erantzunak
1. Faxistak libre dabiz gure kaleetan 2. Herria gai ete da aurre egiteko? 3. Jendarte bat nahi dogu guztion neurrira |
|
|
Onintza Enbeita,
Aitor Bizkarra
10eko txikia
Onintza eta Aitor lagunak zarie. Orain dala urte batzuk zuen lagun bat hil zan Pirinioetan. Onintza, gaur Aitorrek proposatu deutsu zuen laguna hil zan mendi hori bera igotea, haren omenez. |
|
|
Onintza Enbeita
Bakarka, gaia emanda
Onintza, adinean aurrera zoaz eta gero eta gehiago kostetan jatzu zure gorputzaren aldaketak onartzea. |
|
|
Onintza Enbeita,
Aitor Etxebarriazarraga
8ko txikia
Aitor eta Onintza Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak zarie. Aurten, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, oholtza gaineko elkarren arteko konfiantza, zaintza eta segurtasuna bultzatzeko, mintegi bat antolatu dau finalistakaz. Dinamizatzaileak binaka jartzeko eskatu deutsue, konfiantza lantzeko ariketa bat egiteko. Zuei, batera tokatu jatzue. Aitor, dinamizatzaileak azaldu deutsue zuk zure burua atzera bota behar dozula eta Onintzak eutsiko deutsula. Aitor, atzera bota eta lurrean amaitu dozu. |
|
|
Onintza Enbeita,
Aitor Etxebarriazarraga
Sei puntuko motza
Onitza eta Aitor pertsona bera zarie, baina Onintza berrogei urtegaz eta Aitor hamazortzigaz. Onintza, gaur Aitorrek esan deutsu kritikatu izan dozun dana egiten zabizela. |
|
|
Onintza Enbeita
Ganbarako lana
Begietara begiratu eta holan esan deutsu: onena zara! |
|
| Onintza Enbeita Bukaerako agurra |
