Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bermeon jokatuko da finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa, zapatuan

2025/11/11
Azaroaren 15ean, zapatuan, finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa jokatuko da Bermeoko Artza frontoian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa azken txanpan ari da sartzen: zapatuan, azaroaren 15ean, finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa jokatuko da. Bermeoko Artza frontioan izango da saioa, arratsaldeko 17:00etan. 

Saioan, sei bertsolari hauek arituko dira:

Finalaurrekoetako bi bueltetako puntuazinoak batuta, puntuazino altuena lortzen dabeen 8 bertsolariak sailkatu dira finalera.

Gai-jartzaile beharretan Leire Garatxena Larrabe arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira:  Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza AgirreJurgi Fuentes GoikoetxeaMarta Ortiz MateoMirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Aratz frontoiko txarteldegian egongo dira, 16:00etatik aurrera.

                Twitter Facebook Instagram