Aitor Bizkarrak irabazi du Bermeoko saioa
Bermeoko Artza frontoian giro beroa egon da. Bertsozaleak adi-adi egon dira hurrengo sei bertsolari hauei entzuten:
- Aissa Intxausti Aburruza
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
- Ibai Amillategi Omaetxebarria
- Onintza Enbeita Maguregi
- Unai Mendiburu Valor
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Aitor Bizkarra izan da puntu gehien batu dituena: 664 puntu. Finalaurrekoetako bi bueltetako puntuazinoak batuta, puntuazino altuena lortzen duten 8 bertsolariak sailkatu dira finalera. Hortaz, sailkapen orokorrari begiratuta, matematikoki Aitor Bizkarrak eta Aitor Etxebarriazarragak finalean kantatuko dute.
Honela geratu dira saioko puntuazioak:
- Aitor Bizkarra Ruiz.................................664
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola..............................641.5
- Onintza Enbeita Maguregi.......................632
- Aissa Intxausti Aburruza ..........................608
- Unai Mendiburu Valor...................599,5
- Ibai Amillategi Omaetxebarria...................599,5
Gai-jartzaile beharretan Leire Garatxena Larrabe arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.
