Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Urdulizen jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

2025/09/24
Domekan hasiko da txapelketa Urdulizko kultur etxean, 17:00etan; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Irailaren 28an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2025. Bost saio jokatuko dira lehenengo fasean, finalaurrekoak bi bueltatara izango dira, eta finala Casillan jokatuko da. Lehenengo faseko lehenengo saioa jokatuko da domekan: Urdulizko Kultur Etxean izango da, 17:00etan.

Lehenengo saioan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira.


Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Saioan gaiak ematen Beñat Vidal Gurrutxaga egongo da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko genuke domekan bertan, 16:30etan, Urdulizko Kultur Etxean.

                Twitter Facebook Instagram