Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Abadiñon jokatuko da finalaurrekoen bigarrengo saioa, domekan

2025/10/28
Azaroaren 2an, domekan, finalaurrekoen lehenengo bueltako bigarrengo saioa jokatuko da Abadiñoko Probalekuan. Bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgilduta dago: domekan, azaroaren 2an, finalauarrekoen bigarren saioa jokatuko da. Abadiñoko Probalekuan izango da saioa, arratsaldeko 17:00etan. 

Saioan, sei bertsolari hauek arituko dira:

Saioko irabazlea zuzenean pasatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

Saioan gai-jartzaile beharretan Igor Menika Bengoetxea arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza AgirreIñaki Aurrekoetxea ArkotxaJurgi Fuentes GoikoetxeaMarta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egongo da.

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Probalekuko txarteltegian egongo dira, 16:30etik aurrera.

                Twitter Facebook Instagram