Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Mungia | Urriak 5

Maite Sarasola Hasierako agurra
Maite Sarasola, Unai Mendiburu 8ko nagusia

Maite eta Unai ikasturte barria planifikatzen zabizie. Besteak beste, arratsalde pare bat hartu gura dozue batera kirola egiteko. Zuk Maite gimnasioan emon gura dozu izena. Unaik gurago dau kirola zuen kontura egin.

Josune Aramendi, Maite Sarasola 8ko txikia

Josune, ordu eta erdi daroazu tramite burokratiko bat egiteko lehiatilaren aurrean itxaroten. Zure txanda heldu danean, Maitek esan deutsu berak ezin deutsula lagundu, lan horretaz arduratzen dana bigarren pisuan dagoala.

Maite Sarasola Puntuari erantzunak

1, Goiz heltzen ete zara hitzorduetara? 2, Inpuntuala ei da jente optimista

Ander Ucelay, Maite Sarasola 10eko txikia

Ander eta Maite lagunak zarie. Denbora luze emon dozue aurrezten zuen herrian dagoan goi mailako jatetxe batera joateko. Erreserba egiteko deitu dozue eta erantzungailuak lau hizkuntzatan bota dau mezua. Euskaraz ez, ordea.

Maite Sarasola Ganbarako lana

Amaitu dozu. Sinatzeko ordua da eta ez dakizu izenagaz ala ezizenagaz sinatu.

Abadiño | Azaroak 2

Maite Sarasola Hasierako agurra
Maite Sarasola, Enare Muniategi 8ko nagusia

Maite, zu hirian bizi zara eta Enare herri txiki bateko baserritarra da. Maite, zuen auzoan kontsumo taldea martxan ipinteko asanblea deitu dozue gaurko. Enare baserritarragaz alkartu zara, asanblea baino 15 minutu lehenago. Aretora jentea sartu eta sartu dabil.

Aitor Etxebarriazarraga, Maite Sarasola 8ko txikia

Aitor eta Maite lapurrak zarie. Orain arte gauza txikiak ostu izan dozuez. Aitor, Maitek Louvrekoa entzun dabenean Guggenheimen sartzeko proposamena egin dautsu.

Maite Sarasola, Unai Mendiburu Iparragirrerena

Maite eta Unai, lagunak zarie. Zein baino zein harroagoa. Apustua egin zenduen gai ziniela gau osoa kanposatuan emoteko. 10 minutu baino ez dira pasau eta ondokoaren arnasa gero eta bizkorrago igarten dozue.

Maite Sarasola Puntuari erantzunak

1, Behin honaino helduta, zer dozu galtzeko? 2, Zer galdu ez daukona da arriskutsua

Maite Sarasola Ganbarako lana

Azkenean lortu dozu amaitzea. Oso harro zagoz zeure buruagaz

Maite Sarasola Bukaerako agurra

                Twitter Facebook Instagram