Aitor Etxebarriazarragak irabazi du 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Bilboko Casillan giroa bero egon da 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Eguenerako sarrera guztiak amaituta, 4.700 bertsozale batu dira bertan, zortzi bertsolarien beharrari adi.
Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte. Lehenengo atala amaitu denean, Aitor Etxebarriazarragak eta Onintza Enbeitak lortu dute puntu gehien batzea eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Puntu erdiko aldea egon da bakarrik euren artean, eta, azkenean, Etxebarriazarragak jantzi du txapela Arantza Plaza Zamoraren eskutik.
Horrela geratu da sailkapena.
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola................1163
- Onintza Enbeita Maguregi.........................1162.5
- Txaber Altube Sarrionandia.......................698,5
- Aitor Bizkarra Ruiz..................................... 694,5
- Xabat Galletebeitia Abaroa........................691
- Jone Uria Albizuri.......................................691
- Oihana Bartra Arenas................................689
- Gorka Pagonabarraga Agorria..................671
Gai-emaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga eta Igor Menika Bengoetxea. Epaileak, ostera, hurrengoak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.
