Irune Basagoitik irabazi du Galdakaoko saioa
Galdakaoko Torrezabal kultur etxean bertsoaldiei adi egon dira bertsozaleak. Hain zuzen, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken aurreko saioa jokatu da bertan. Honako sei bertsolari hauek aritu dira areto beteari kantatzen:
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Irune Basagoiti izan da puntu gehien batu dituena: 473 puntu. Beraz, Barakaldoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 9an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
- Irune Basagoiti Agirre____________473
- Enare Muniategi Etxabe__________459
- Bittor Altube Sarrionandia________452
- Asier Galarza Garai______________451
- Paule Ixiar Loizaga Legarra_______440
- Araitz Katarain Mugarza__________432
Begoñe Olabarria Astobiza egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.
