Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Mendiburuk irabazi du Mungiako saioa

2025/10/05
Mungiako Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendiburu.

Mungiako aretoa bertsozalez lepo egon da. Honako sei bertsolari hauek aritu dira areto beteari kantatzen:

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Unai Mendiburu izan da puntu gehien batu dituena: 464 puntu. Beraz, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 2an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

  • Unai Mendiburu Valor_________________ 464
  • Imanol Uria Albizuri_______________458
  • Maite Sarasola Isazelaia___________458
  • Josune Aramendi Perez_____________425.5
  • Ander Ucelay Aristi__________418.5
  • Peru Vidal Gurrutxaga_______417.5

Jon Amezaga Fernandezek egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien AspiazuBeñat Romero MaguregiIñaki Aurrekoetxea ArkotxaMarta Ortiz MateoMiriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.

                Twitter Facebook Instagram