Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finala, osatuta

2025/11/22
Markina-Xemeingo finalaurrekoa jokatu eta gero, erabakita geratu da Bilboko Casillan ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Abenduaren 20an jokatuko da finala; ETB1en ere zuzenean jarraitu ahalko da.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak parez pare du finala: bederatzi saio jokatu eta gero, finala baino ez zaio geratzen. Markina-Xemeingo finalaurrekoa jokatzearekin bat, osatu da finalisten zerrenda. Hauexek dira:

Abenduaren 20an jokatuko da finala, 17:00etan, Bilboko Casillan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai. Bestalde, ETB1en zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da, finalaurrekoekin ETB4n gertatu bezala: Ilaski Serranok aurkeztuko ditu saioak,  Ainhoa Urien Telletxe  aditua alboan duela.

                Twitter Facebook Instagram