Amaitu dira finaleko sarrerak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako sarrera guztiak saldu dira. Zortzi finalistek kantatuko dute bihar jokatuko den saioan.
Bertsolari hauek kantatuko dute:
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
- Jone Uria Albizuri
- Xabat Galletebeitia Abaroa
- Onintza Enbeita Maguregi
- Oihana Bartra Arenas
- Txaber Altube Sarrionandia
- Gorka Pagonabarraga Agorria
Zuzenean jarraitzeko aukerak
Jarraipen handia izango du zapatuko finalak; hainbat dira saioa zuzenean emango duten hedabideak, eta beste hainbat horren berri emateko akreditatu direnak.
Telebistaz zuzenean ikusteko aukera egongo da ETB1en: Ilaski Serranok aurkeztuko du finala, Ainhoa Urien Telletxe aditua alboan duela. Horretaz gain, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Naiz irratiak eta Bilbo Hiria irratiak ere zuzenean eskeiniko dute finala. Eta idatzizko zenbait komunikabideek ere kronika egingo dute finala bukatu eta segituan.
Hitzetik Hortzera telebista programak, bestalde, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalak emandako bertsoaldi onenak eta txapeldunaren hitzak bilduko ditu, domekan, 15:00etan, ETB1n. www.bertsoa.eus atariak ere finaleko bertsoaldien bideo hautaketa jasoko du, eta txapeldunari eta beste finalisteei egindako elkarrizketak argitaratuko ditu.
