Galdakaon eta Getxon jokatuko dira lehenengo faseko azken saio biak
Hiru saio pasata, lehenengo faseko azken saio biak jokatuko dira zapatuan eta domekan. Galdakaon eta Getxon izango dira aste honetakoak, eta irabazle biak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara.
Galdakaoko saioa Torrezabal kultur etxean izango da, 17:00etatik aurrera. Sei bertsolari hauek arituko dira:
- Araitz Katarain Mugarza
- Asier Galarza Garai
- Bittor Altube Sarrionandia
- Enare Muniategi Etxabe
- Irune Basagoiti Agirre
- Paule Ixiar Loizaga Legarra
Getxoko saioa Muxikebarriko Arrigunara aretoan jokatuko da, ordu berean. Domekako seikotea, hurrengoa:
- Aitor Esteban Etxebarria
- Ibai Amillategi Omaetxebarria
- Janire Arrizabalaga Munduate
- Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria
- Mikel Goiriena Larrazabal
- Peio Molinuevo Martin
Gai-jartzailea Leire Garatxena Larrabe izango da.
Saio bakoitzaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara; eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Beraz, asteburu honetako azken saio biekin erabakiko da zein bertsolari pasatuko diren finalaurrekoetara.
Epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegiak zabalduko lirateke: Zapatuan 16:30ean, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, eta domekan ere ordu berean Muxikebarri Arrigunaga aretoan.