Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Azken finalaurrekoa jokatuko da zapatuan, Markina-Xemeinen

2025/11/18
Markina-Xemeingo Uni frontoian izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa; eta orduan osatuko da finalisten zerrenda. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian. Zuzenean ere saioa jarraitzeko aukera egongo da EITB4n.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa heldu da azken finalaurrekora. Zapatu honetan, azaroaren 22an, finalaren aurreko azkenengo zita izango dute Bizkaiko bertsozaleek. Markina-Xemeingo Uni frontoian izango da azken finalaurrekoa, arratsaldeko 17:00etan. Saioa bukatzearekin bat, finalera sailkatutakoen zerrenda ezagutuko dugu.

Saioan, sei bertsolari hauek arituko dira:

Gai-jartzaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira:  Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza AgirreJurgi Fuentes GoikoetxeaMarta Ortiz MateoMirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Uni frontoiko txarteldegian egongo dira, 16:00etatik aurrera.

                Twitter Facebook Instagram