Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Barakadon jokatuko da finalaurrekoen hirugarren saioa

2025/11/04
Azaroaren 9an, domekan, finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioa jokatuko da Barakaldoko Lasesarre kiroldegian. Bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa heldu da finalaurrekoetan lehenenengo bueltako azken saiora: domekan, azaroaren 2an, finalauarrekoen hirugarren saioa jokatuko da. Barakaldoko Lasesarre kiroldegian izango da, arratsaldeko 17:00etan. 

Saioan, sei bertsolari hauek arituko dira:

Saioko irabazlea zuzenean pasatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

Saioan gai-jartzaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza AgirreIñaki Aurrekoetxea ArkotxaJurgi Fuentes GoikoetxeaMarta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea eta  Itziar Basterretxea Olarreaga egongo dira.

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Lasesarre kiroldegiko txarteltegian egongo dira, 16:00etatik aurrera.

Lasesarre kiroldegira metroz iristeko Bagatzako geltokia geratzen da gertuen; autoz iristeko, berriz, doako aparkalekua txiki bat dago kiroldegitik gertu.

 

                Twitter Facebook Instagram