Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xabat Galletebeitiak irabazi du finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioa

2025/11/09
Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehehenengo bueltako azken saioa. Finalaurrekoen bigarren bueltako zerrenda ere osatu da: Markina-Xemeingo saiora sailkatu da Galletebeitia.

Barakaldoko Lasesarre kiroldegian bertsozaleak adi-adi egon dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioan. Horrela, finalaurrekoen bigarren bueltan kantatuko duten bertsolarien zerrenda ere jakin dugu bertan. Honako sei bertsolari hauek aritu dira bertsozaleei kantatzen:

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Xabat Galletebeitia izan da puntu gehien batu dituena: 653 puntu. Beraz, Markina-Xemeingo finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 22an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarren bueltan kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

Saioan gai-jartzaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza AgirreIñaki Aurrekoetxea ArkotxaJurgi Fuentes GoikoetxeaMarta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea eta  Itziar Basterretxea Olarreaga egongo dira. 

                Twitter Facebook Instagram