Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ibai Amillategik irabazi du lehenengo faseko azken saioa

2025/10/12
Getxoko Muxikebarri Arrigunaga aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehehenengo faseko azken saioa. Finalaurrekoen lehenengo bueltako zerrenda ere osatu da: Barakaldoko saiora sailkatu da Ibai Amillategi.

Getxoko Muxikebarri Arrigunaga aretoa bete-beteta egon da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken saioan. Horrela, finalaurrekoen lehenengo bueltan kantatuko duten bertsolarien zerrenda ere jakin dugu bertan. Honako sei bertsolari hauek aritu dira Getxoko areto beteari kantatzen:

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Ibai Amillategi izan da puntu gehien batu dituena: 470.5 puntu. Beraz, Barakaldoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 9an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen lehenengo bueltan kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

  • Ibai Amillategi Omaetxea_______470.5
  • Mikel Goiriena Larrazabal_______455.5
  • Janire Arrizabalaga Munduate__ 450.5
  • Peio Molinuevo Martin__________424.5
  • Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria__ 423
  • Aitor Esteban Etxebarria_______406.5

Leire Garatxena Larrabe izan da gai-jartzaile. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien AspiazuBeñat Romero MaguregiIñaki Aurrekoetxea ArkotxaMarta Ortiz MateoMiriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

 

                Twitter Facebook Instagram