Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Abadiñoko finalaurrekoa
Abadiñoko Probalekuan giroa bero egon da, bertsozalez lepo. 500 entzule baino gehiago egon dira bertan, hurrengo sei bertsolari hauei adi:
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
- Enare Muniategi Etxabe
- Gorka Pagonabarraga Agorria
- Maite Sarasola Isazelaia
- Txaber Altube Sarrionandia
- Unai Mendiburu Valor
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Aitor Etxebarriazarraga izan da puntu gehien batu dituena: 651,5 puntu. Beraz, Bermeoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 15ean jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo bueltan kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola .................................651,5
- Txaber Altube Sarrionandia..............................607,5
- Gorka Pagonabarraga Agorria.......................604,5
- Unai Mendiburu Valor...........................600
- Maite Sarasola Isazelaia...................562
- Enare Muniategi Etxabe..................552
Saioan gai-jartzaile beharretan Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaile, ostera, hauek izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.
