Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zeanurin jokatuko da lehenengo finalaurrekoa, domekan

2025/10/21
Urriaren 26an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa, Zeanuriko Ibarreta frontoian. Irabazlea zuzenean pasatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak fase berria hasiko du asteburuan, finalaurrekoen lehenengo bueltan murgilduko da. Domekan, urriaren 26an jokatuko da lehenengo saioa, Zeanuriko Ibarreta frontoian, 17:00etan.

Finalaurrekoen lehenengo bueltan 18 bertsolari lehiatuko dira, 6 bertsolariz osatutako 3 saiotan. Lehenengoa izango da Zeanuriko saioa, eta bertsolari hauek arituko dira bertan:

Saioko irabazlea zuzenean pasatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

Saioan gai-jartzaile beharretan Beñat Vidal Gurrutxaga arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea ArkotxaJurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egongo da.

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Ibarreta frontoiko txarteldegian egongo dira, 16:30etik aurrera.

 

                Twitter Facebook Instagram

 

 

Azken Saioa