Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Bizkarrak irabazi du Zeanuriko finalaurrekoa

2025/10/26
Zeanuriko Ibarreta frontoian jokatu da lehenengo finalaurrekoa eta bigarren itzuliko finalaurrekoetara zuzenean sailkatu da abadiñarra.

Sarrera guztiak agortuta, horrelaxe hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. 525 bertsozale elkartu dira Zeanuriko Ibarreta frontoian, finalaurrekoetako lehenengo bueltako lehenengo saioan. Kantuan, sei bertsolari hauek aritu dira:

Lan puntuagarriak amaituta, Aitor Bizkarra izan da puntu gehien batu dituen bertsolaria, 649,5 puntu. Horrela, finalaurrekoetako bigarren bueltan kantatuko du Abadiñoko bertsolariak, Bermeon, azaroaren 15ean. Honela geratu dira gaurko puntuazioak:

    1. Aitor Bizkarra Ruiz..............................649,5
    2. Jone Uria Albizuri...............................649
    3. Oihana Bartra Arenas........................629,5
    4. Imanol Uria Albizuri...........................615
    5. Aissa Intxausti Aburruza...................594
    6. Bittor Altube Sarrionandia.................547

Gaurkoan Beñat Vidal Gurrutxaga aritu da gaiak jartzen. Epaile lanetan, ostera, Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza AgirreIñaki Aurrekoetxea ArkotxaJurgi Fuentes GoikoetxeaMarta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar aritu dira. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.

                Twitter Facebook Instagram