Lekeition eta Mungian jokatuko dira hurrengo saioak
Lehenengo saioa pasatuta, beste saio bi egongo dira zapatuan eta domekan. Lekeition eta Mungian jokatuko dira aste honetakoak, eta irabazle biak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara.
Lekeitioko saioan sei bertsolari hauek arituko dira:
- Beñat Bilbao Landa
- Iker Uriarte Urrutia
- Iruri Altzerreka Martinez
- Jone Larrinaga Dañobeitia
- Lurdes Ondaro Mallea
- Txabel Altube Sarrionandia
Mungiako saioan, ostera, sei bertsolari hauek egongo dira:
- Ander Urcelay Aristi
- Imanol Uria Albizuri
- Josune Aramendi Perez
- Maite Sarasola Isazelaia
- Peru Vidal Gurrutxaga
- Unai Mendiburu Valor
Gai-jartzailea Jon Amezaga Fernandez izango da.
Saio bakoitzaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Lekeition Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da; Mungian, berriz, Itxaro Juaristi Olaetxea.
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegiak zabalduko lirateke: Zapatuan 16:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zineman, eta domekan ere ordu berean Mungiako Olalde aretoan.