Hitzetik Hortzera

Rosi Lazkanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran
2020/10/0150 urterekin hasi zen Lazkano Orioko bertso-eskolan, baina ume-umetatik bizi izan da bertsoari eskutik helduta. Gozamena da berarentzat bertsolaritza, eta gozamena izango da aste honetako programa ere: Rosi Lazkanoren bizitza eta bere bertsoak, larunbatean, 21:00etatik aurrera, Hitzetik Hortzeran.

Arrain saltzaileen ahozko tradizioa, Hitzetik Hortzeran
2020/09/24Bazenekien arrain saltzaileen inprobisazio lehiaketak antolatu zituztela duela 90 urte Donostian eta Bilbon? Aztarna horri jarraika joango gara Bilbotik Santurtzira, eta hango azken sardina saltzailea ezagutuko dugu, Begoña Martinez Agirre, Xabi Payaren eta Carlos Glariaren azalpenez lagunduta. Aste honetan igandean izango da Hitzetik Hortzera: 15:00etan, ETB1en.

Joxe Mari Iparragirre gogoan, Hitzetik Hortzeran
2020/09/17200 urte igaro dira Joxe Mari Iparragirreren jaiotzatik. Poeta, bertsolaria, musikaria, erbesteratua, bohemioa... dagoeneko mito bilakatu den gizon honen bizitzaz arituko gara bere bi estatua famatuenen aldamenean: Urretxun, Maialen Akizurekin; eta Onintza Enbeitarekin, Gernikan. Larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Plaza berri baten bueltan, Hitzetik Hortzera
2020/09/10Denboraldi berriaren hasiera plazarentzako garai arraroan dator. COVID-19ak bertsolaritza ere gogor astindu du; horregatik, orain arte bizitakoak eta bizitakoari buruzko bertsolarien hausnarketak ekarriko ditugu lehenengo saiora. Badator Hitzetik Hortzera: orain, larunbatetan, 21:00etan.

Irailaren 12an itzuliko da Hitzetik Hortzera, ordutegi berrian
2020/09/03Denboraldi hasieran behinik behin, larunbatetan eskainiko da bertsolaritza programa, 21:00etatik aurrera.

Amets Arzallusek Txapelketa Nagusia irabazi zuenekoa, igandean
2020/06/182013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren ondotik osatutako Hitzetik Hortzera berezia eskainiko dugu asteburu honetan, ETB1en.

Xabier Amurizaren ibilbidea, igandean
2020/06/12Andoni Egañak Xabier Amuriza elkarrizketatu zuenekoa berreskuratuko dugu asteburu honetan: Etxanon egindako haurtzaroa, seminarioko garaiak, plazetako bidea… hamaika kontu izan zituzten hizpide Hortzera berezi honetan. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Ahalduntze Bertso Eskolara joango gara igandean
2020/06/04Bost ikasturte daramatza martxan Ahalduntze Bertso Eskolak, bertsolari eta gai-jartzaile emakumeak trebatzeko hilean behin elkartzen den bilguneak. Urte hasieran eskainitako Hitzetik Hortzeran eskola gehiago ezagutzeko aukera izan genuen; igandean berreskuratuko dugu saio hori, 15:00etan, ETB1en.

Andoni Egañak Txapelketa Nagusian egindako ibilbidea, igandean
2020/05/291985etik 2009ra ibilbide oparoa egin zuen txapelketan zarauztarrak. Bide horren inguruan 2013an eskainitako programa berezia berreskuratuko dugu asteburu honetan.

Argentinako eta Kubako inprobisatzaileak bertsolariekin kantuan, igandean
2020/05/21Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira egin genuen 2018ko udazkenean, eta bira hura ixteko Donostiako Antzoki Zaharrean egindako emanaldia izango da ikusgai igandean, 15:00etan, ETB1en.

Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, igandean, ETB1en
2020/05/14Amaitu berri den Hitzetik Hortzerako denboraldian egin genuen hernaniarraren inguruko saioa berreskuratuko dugu. Ohi bezala, 15:00etan, Euskal Telebistako lehenean.

Plazako bidaiak, Hitzetik Hortzera berezian
2020/05/07Konfinamendu garaiko bat-bateko bertsoak ekarriko ditu igande honetako saioak, Bertsozale Elkarteak Internetez saioak egiteko martxan jarri dituen "Plaza" eta "Bidaiak" ekimenak medio. Elkarren arteko distantzia zainduta, bertsolariak berriz oholtza berean ikusiko ditugu igandean, 15:00etan, ETB1en.

Txapelketaz txapelketa, igandean
2020/04/301967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik hasi eta 2013kora arte egingo dugu ordubetean. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Historiako emakume bertsolariei buruzko programa, igande honetan
2020/04/23Ordubeteko saio berezia ondu dugu, Hitzetik Hortzerako denboraldian atalka landutakoa programa bakarrera ekarrita. Erreferentzia historikoak eta bertso bilduma jasotzen ditu programa berezi honek. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

1986ko txapelketari buruzko programa berezia igandean
2020/04/16Txapelketa hartako bertsoak eta finalisten eta beste hainbat protagonistaren iritziak gogoratuko ditugu. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Bertsoak igande arratsaldetan jarraituko du Euskal Telebistan
2020/04/07Bertsolaritza ikuspegitik erakargarriak diren eta ikusmina pizten duten edukiak eskainiko dira datozen asteetan, Hitzetik Hortzerak utzitako hitzorduan.

Igor Elortzaren ibilbidea, Hitzetik Hortzeran
2020/04/02Denboraldiko azken programan, Igor Elortza bertsolariaren ibilbidea errepasatuko dugu. Durangarrak xehe-xehe kontatu dizkigu bere hastapenak, plazako irakaspenak, txapelketako une gogoangarriak… Makina bat plazatan aritu da eta bertsoaldi esanguratsuen bilduma eskainiko dizuegu. Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Inaxi Etxabe bertsolariarekin solasean, Hitzetik Hortzeran
2020/03/26Bere etxera gonbidatu gaitu Inaxi Etxabe bertsolariak. Duela 87 urte sortu zen Oikiako baserri batean, eta bere ibilbidean hainbat eta hainbat bertso kantatu eta idatzi izan ditu; baita sariketak irabazi ere. Bestalde, COVID-19ak bertso plaza geldiarazi duenez, urteko bertsoaldien bilduma eskainiko dizuegu, bertso berriagoen faltan. Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Luzia Goñi gertutik, Hitzetik Hortzeran
2020/03/18Bertsolari basaburuarra ezagutuko dugu igandeko programan. 91 urte ditu, eta bere bertsoak eta bizi esperientziak kontatu dizkigu Tirapuko bere etxetik. Gainera, Andoaingo, Irungo, Legazpiko eta Pasaiako saioak eskainiko ditugu. Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Bertsolaritzari buruzko marrazki bizidunak, Hitzetik Hortzeran
2020/03/12Datorren programan, gutako askoren haurtzarora bidaiatuko dugu. Lazkao Txikiren, Pernando Amezketarraren eta Txirritaren marrazki bizidunak ekoizten ziren garaiaz ariko gara Koldo Izagirrerekin. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Bertsolaritza feminismotik, Hitzetik Hortzeran
2020/03/05Ane Labakarekin eta Miren Artetxerekin elkartu da Eider, "Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen" argitalpena tarteko. Asteasuko Mikaela eta Joxepa Inaxi Elizegi eta Zizurkilgo Plazida Otaño bertsolariak ezagutuko ditugu, eta Andoainen, Arrasaten, Lasarte-Orian eta Iruñean izandako saioetako bertsoaldiak ere eskainiko ditugu igandeko programan.

Oholtza gaineko maskarak eta biluzteak, Hitzetik Hortzeran
2020/02/27Sarri oholtzan beste batzuen ahotsetik kantatzen duten arren, izen eta abizenez ezagutzen ditugu bertsolariak; beraiek eta baita beren bizitza eta iritzi pertsonalak ere. Oholtza gaineko maskarez eta biluzteez ariko gara Julio Sotorekin eta Uxue Alberdirekin. Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en.

Estitxu Arozenaren bertso ibilbidea, Hitzetik Hortzeran
2020/02/20Aurten 25 urte beteko dira Estitxu Arozenak lehenengoz Nafarroako txapela jantzi zuenetik, eta urteurrenaren aitzakian berarekin elkartuko gara Lesakan, bere ibilbideaz eta orduko oroitzapenez hitz egiteko. Eta, beti bezala, bertsoaldien hautaketa: Astigarraga, Iruñea, Lasarte-Oria eta Senpere. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Historiako emakume bertsolariak, Hitzetik Hortzeran
2020/02/18Zazpi ataletan jorratuko dugu gaia: garaiko emakume bertsolariek osatutako bertso bilduma zabala eta erreferentzia historikoak eskainiko ditugu igandeetako hitzorduan. Igande honetan, otsailaren 23an, izango da lehena.

Deustuko Aferak bertso dinamika, Hitzetik Hortzeran
2020/02/13Hiru urte daramatza martxan Aferak bertso dinamikak. Deustuko Elorri bertso-eskolaren eta herriko tabernaren artean antolatutako bertso saio bereziak dira, eta aste honetako programan gertuagotik ezagutuko dugu egitasmoa; baita Mikel Astarloza txirrindulariaren bertsoaldi kuttuna ere. Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en.

Rapa eta bertsoa, Hitzetik Hortzeran
2020/02/06Euskaraz errimatzen eta inprobisatzen duten guztiak ez dira bertsolariak. Igandeko programan Haizea Alonso, Iñaki Viñaspre eta Odei Barroso rapeatzaileekin elkartuko gara. Ohiko bertso saioen hautaketa ere ekarriko dizuegu: Pasaiako eta Bilboko saioak. Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en.

Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar", Hitzetik Hortzeran
2020/01/29Elixabete Perez Gaztelu ikertzailearen eskutik murgilduko gara Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar" bertsolariaren bizitzan, eta Getariako eta Latasako bertso saioetako alerik onenak ere ikusgai eta entzungai izango ditugu igandeko programan. Hitzetik Hortzera, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Ikus-entzunezkotik irrati uhinetara, Hitzetik Hortzeran
2020/01/23Ataria Irratiko estudioetan murgilduko gara, eta bertsolaritzari buruzko irratsaioa gidatzen duen Imanol Artolarekin hitz egingo dugu. Tolosaldeko Atariak antolatutako bertso saioko momenturik onenak eskainiko dizkizuegu, baita Aramaion egin zen Bertso Egunekoak ere.

Bertsolaritzaren presentzia mediatikoa aztergai, Hitzetik Hortzeran
2020/01/16Antxoka Agirre ikertzailearen doktore tesia aletuko dugu igandeko programan. 1823-2018 urte bitartean, bertsolaritzak komunikabideetan izan duen bilakaera ikertu du eta baita mugimenduaren eragiletzaren historia ere. Bertsoaldiak ez dira faltako: Elgoibarren, Elizondon, Ondarroan eta Oiartzunen izandako saioak entzungo ditugu. Igandean, 15:00etan, ETB1n.

Ahalduntze Bertso Eskola igandeko Hitzetik Hortzeran
2020/01/09Bost ikasturte daramatza martxan Ahalduntze Bertso Eskolak, bertsolari eta gai-jartzaile emakumeak trebatzeko hilean behin elkartzen den bilguneak. Aste honetako programan, zenbait partaidek han bizitakoak eta ikasitakoak kontatuko dizkigute. Igandean, 15:00etan, ETB1en.