Albisteak

Bertsolaritza ikertzeko aukera, Kilometroen eta Mintzolaren eskutik
2021/04/12Aurten ere ikerketa beka jarri dute abian bi erakundeok; aurtengoan, Goierri eskualdea izango da ikertzeko eremua. 3.000 euroko saria emango zaio proiektu hautatuaren egileari ikerlana garatzeko. Ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira ikerketa proposamenak.

Askotariko harremanak Bertso Egunean
2021/03/29Hitzaren dotoreziaz, harreman mota ezberdinak harilkatu ziren Getariako Bertso Egunean.

2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da
2021/03/27Apirilaren 17an hasiko da Izarran eta maiatzaren 22an amaituko da Legutioko kiroldegian.

Argazkietatik bertsoetara, Hitzetik Hortzera
2021/03/25Denboraldiko azken programan, argazkilaritza eta bertsolaritza uztartuko ditugu. Sigfrido Koch argazkilariaren lanei kantari aritu ziren aurreko astean Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio San Telmo museoan, eta saio hartako gai-jartzailearekin elkartu gara, Danele Sarriugarte idazlearekin. Argazkietatik bertsoetara dagoen bidea ezagutuko dugu berarekin; Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Baditugu I. Aitor Sarasua Bertsopaper Lehiaketako saridunak
2021/03/22Ander Fuentes Mujikaren eta Nahia Etxeberri Lopeperen bertso sortek lortu dituzte lehen sariak. Helduen saileko beste bi sarituak Elixabet Etxandi eta Urko Egaña Calderon izan dira eta Gazteen sailekoa aldiz Leina Alkhat Larrandaburu eta Kemen BIdegain Bergara.

Larunbatean izango da aurtengo bigarren Bertso Eguna
2021/03/22Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan izango da. Aretorako sarrerak amaituta daude, baina online zuzenean ikusteko sarrerak badaude www.bertsosarrerak.eus atarian. Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzuten.

Nafarroako bertso plaza martxan jarriko du Zapla! egitasmoak
2021/03/22Denetariko zazpi saio antolatu ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko zazpi herritan, apirilaren 23tik maiatzaren 15era bitarte. Txapelketarik ez den honetan, nafar bertsolariei plazak eskaintzea da asmoa, kultura segurua dela erakustearekin batera. Era berean, saio moldeetan berritzeko baliatuko da aukera.

Bazkideek babestu dute Bertsozale Elkartearen aurtengo egitasmoa
2021/03/18Batzar Nagusian aurkeztu dira 2020ko balantzea eta 2021eko egitasmoa. Pandemiak proiektuan eragina izan du azken urtean, baina egoerari erantzuteko doikuntzak egin eta mekanismo berriak sortu ditu elkarteak.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izena emateko azken egunak
2021/03/18Martxoaren 21ean bukatuko da izena emateko epea

Bollo bertso saioak, Hitzetik Hortzera
2021/03/18Aste honetako programan bollo bertso saioez edo bertsolari "bolleraz" osatutako bertso saioez hitz egingo dugu Amaia Agirre eta Eli Pagola bertsolariekin. Azken urteotan hainbat bollo saio antolatu dituzte han-hemenka, eta bertako esperientziez eta plazaratzen diren ideiez arituko gara bertsolariekin. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.