Izaro Bilbaok irabazi du Ermuko saioa; eta Garazi Navarrok Basaurikoa
Udabarria Bertsotanek egin du ibilbide erdia baino gehiago; gaur jokatu dira azken aurreko saioak. Ermuko Lobiano kultur gunean izan da A multzokoa; eta Basauriko Ibaigane kultur aretoan B multzokoa; bi saioak 18:30ean hasi dira.
A multzoko saioan, Ermuan, Izaro Bilbao Arostegi izan da nagusi, 183 punturekin. Honela geratu da sailkapena:
- Izaro Bilbao Arostegi --------------------------------------- 183
- Iker Uriarte Urrutia ------------------------------------------- 166,5
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia ------------------------- 165,5
- Peio Molinuevo Martin ------------------------------------- 165
- Jon Martinez Beaskoetxea ------------------------------- 147
- Ana Picallo Perez ---------------------------------------------- 131,5
Gaiak ematen Leire Garatxena Larrabe ibili da; epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.
B multzoko saioa, Basaurikoa, Garazi Navarro Ugarteburuk irabazi du, 191 punturekin. Honela geratu da hango sailkapena:
- Garazi Navarro Ugarteburu ------------------------------- 191
- Paule Ixiar Loizaga Legarra ------------------------------ 183,5
- Enare Muniategi Etxabe ------------------------------------ 182
- Aitor Esteban Etxebarria ----------------------------------- 180,5
- Kerman Diaz Franco ----------------------------------------- 177,5
- Iker Garitagoitia Astigarraga ---------------------------- 172
Gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea egon da. Epaimahaikideak, berriz, hauexek izan dira: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izan da.
Datorren eguenean jokatuko dira Udabarria Bertsotaneko azken bi saioak: Gautegiz Arteagan A multzokoa, eta Plentzian B multzokoa. Saioak amaitzearekin bat, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa sailkatutakoen zerrenda osatuko da.
Saioei, puntuazioei eta sailkapenari buruzko informazioa webgune honeta aurkituko duzue.