Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Peru Vidalek irabazi du Gautegiz Arteagan, eta Lurdes Ondarok Plentzian

2025/05/29
Gaur jokatu dira Udabarria Bertsotaneko azken bi saioak, Gautegiz Arteagan eta Plentzian. Osatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketara sailkatutakoen zerrenda.

Gaur jokatu dira Udabarria Bertsotaneko azken bi saioak; Gautegiz Arteagako Udal Aretoan A multzokoa, eta Plentziko Goñi Portalean B multzokoa.

A multzoko saioa, Gautegiz Arteagakoa Peru Vidal Gurrutxagak irabazi du, 186,5 punturekin. Honela geratu da sailkapena:

Peru Vidal Gurrutxaga ----------------------------------------------------- 186,5

Mikel Retolaza Etxebarria -----------------------------------------------  158,5 

Igor Galarza Intxausti -----------------------------------------------------  158,5 

Haizea Telleria Urkijo ------------------------------------------------------ 146,5 

Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia -------------------------------------- 145,5

Bittor Salterain Etxebarria ------------------------------------------------ 143,5

Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga aritu da.

Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi BasterretxeaMirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

B multzokoa, Plentzian, Lurdes Ondaro Malleak irabazi du, 181,5 punturekin. Sailkapena honela geratu da:

Lurdes Ondaro Mallea ---------------------------------- 181,5 

Koldo Muñiz Aldamizetxebarria ------------------- 180,5 

Naroa Torralba Rodriguez ----------------------------- 167,5 

Peru Irastortza Santxo ---------------------------------- 167

Ander Anakabe Lekue ------------------------------------ 164,5

Naroa Jaio Jaio ---------------------------------------------- 149,5

Saioan gaiak ematen Jon Amezaga Fernandez aritu da. Epaimahaikideak, berriz, hauexek izan dira: Garazi Mendoza AgirreLeire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izan da.

Saioak amaitzearekin bat, osatu da Udabarria Bertsotaneko sailkapena, eta horrekin bat, Bizkaiko Bertsolari Txapelketara sailkatutakoen zerrenda. Albiste honetan ikusi dezakezue.

Lurdes Ondaro