Gautegiz Arteagan eta Plentzian jokatuko dira Udabarria Bertsotaneko azken saioak
Maiatzaren 29an amaituko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Guztira zortzi saio izango dira fase honetan; sei jokatu dira eta bi falta dira amaitzeko. Eguenean izango dira bi horiek, Gautegiz-Arteagako udal aretoan eta Plentziako Goñi portalean. Saio horien ostean jakingo dugu zeintzuk izango diren Bizkaiko Txapelketan kantatuko duten bertsolariak.
Hemen, egueneko saioei buruzko informazioa:
Maiatzaren 29an, Gautegiz-Arteagan, udal aretoan, 18:30ean:
Bertsolariak:
• Bittor Salterain Etxebarria
• Haizea Telleria Urkijo
• Igor Galarza Intxausti
• Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia
• Mikel Retolaza Etxebarria
• Peru Vidal Gurrutxaga
Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da.
Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.
Maiatzaren 29an, Plentzian, Goñi portalean, 18:30ean:
Bertsolariak:
• Ander Anakabe Lekue
• Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
• Lurdes Ondaro Mallea
• Naroa Jaio Jaio
• Naroa Torralba Rodriguez
• Peru Irastortza Santxo
Saioan gaiak ematen Jon Amezaga Fernandez ariko da. Epaimahaikideak, berriz, hauexek izango dira: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.
Ohiko moduan, saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan bertan ere, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan izango dute eskuragai, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.