Araba

Zabalik da 2026ko Arabako bertsolari txapelketarako sailkapen fasean izen-emate epea

2025/05/27
2026an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasean izena emateko epea ireki da, ekainaren 9a arte. 2025eko udazkenean jokatuko da sailkapen fasea.

Bi urtetan behin jokatzen den hurrengo Arabako Bertsolari Txapelketa 2026an izango da. Txapelketaren aurkezpena urtarrilean izango da eta martxoaren 28a izango da finala Gasteizen. Aurretik, 2025eko udazkenean, Txapelketarako sailkatzeko saioak burutuko dira.

2024ko edizioko finalera sailkatu ez ziren bertsolari guztiek sailkapen fasean kantatu beharko dute urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean antolatutako saioetan, izen emate kopuruaren arabera antolatuko dira saioak.

Beraz, 2024ko 6 finalistak zuzenean sailkatuta daude urtarrilean hasiko den 2026ko txapelketan, baldin eta izena ematen badute.

Izena emateko Bertsozale Elkarteko bazkide izan behar da eta gutxienez 16 urte beteta izan beharko dira 2026an.

2026an jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako sailkatze fasean izena emateko epea irekita dago ekainaren 9a arte.

Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.eus helbidera edota 675 707 971 telefonora  mezu bat bidali zure interesa adieraziz.