Bertsolaritza ikasleak Regueibertso ekitaldian egon dira Galizian
2025/05/21
Maiatzaren 17tik 19ra egon dira Santiago de Compostelan (Galizia) Igorre BHI institutuko bertsolaritza ikasleak; bertsoa eta regueifa elkarrekin bizi izan dituzte emozioz betetako asteburuan.
Urtez urte errotuago dago Regueibertso ekitaldia Igorreko institutuko zein Galiziako ikasleen artean. Elkar ezagutzetik hasi eta elkarren kulturak ezagutzea du helburu ekimenak eta, zelan ez, bertsoak eta regueifak kantatzea ere bai.
Hementxe duzue asteburuak eman duenaren berri irudietan: