Albisteak

Bertso saioa eta Chillida Leku ikusteko hitzordua, bihar
2020/10/16Sarrerak oraindik eskuragai daude www.museochillidaleku.com atarian. Saioaren aurretik, sarrera aurkeztuta, museoa ikusteko balia dezakete zaleek. Mokadua, zozketak eta luzatu nahi duenak otordu paregabea afaltzeko aukera izango du.

Artium museoko jardunaldietan izango da Xenpelar
2020/10/15Urriaren 22an eta 23an egingo da Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen X.Topaketa. Bertsolaritzaren dokumentazio egitasmoak dituen berezitasunak azalduko ditu Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzailea den Oihana Aranburuk.

Joan-etorriko bidezidorrak, Hitzetik Hortzeran
2020/10/15Denboraldi baterako aldendu ostean, plazan berragertzea erabaki duten bi bertsolarirekin elkartuko gara Lesakan: Erika Lagomarekin eta Xabier Silveirarekin. Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Bertsoaz gozatzeko gune bihurtuko da Ahostegunak
2020/10/14Ahozko kultur sorkuntza izango dute mami urriaren 29tik azaroaren 26ra arte ostegunero egingo diren saioak. Izen-ematea irekita dago urriaren 22ra arte, www.mintzola.eus atarian.

2021eko Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak urriaren 23an hasiko dira
2020/10/142021eko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko 4 kanporaketa jokatuko dira urriaren 23tik aurrera, Legution, Dulantzin, Zigoitin eta Kanpezun. 12 bertsolari sailkatuko dira urtarrrilean hasiko den txapelketarako.

Kerman Diaz nagusitu da Larzabaleko saioan
2020/10/11XILABA Bertsulari Xapelketako laugarren kanporaketa jokatu da Larzabalen, eta Final Herenetako saioak nola osatuak izanen diren erabakita gelditu da. Xan Alkhatek eta Mizel Mateok egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsuzalek, giro ederrean bete dute Larzabaleko Herriko gela. Datorren larunbatean bigarren faseko lehen saioa jokatuko da Senpereko "LARREKO" gelan.

Aramaioko Izenbakuek taldea izan da garaile 2020ko Arabako bertso Kuadrilla arteko finalean
2020/10/10Urtarrilean hasiera eman eta martxotik irailera geldialdia egin ostean, 2020ko Kuadrilla artekoa heldu da helmugara. Bat bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 12 talde aritu ziren, denera 200 lagunetik gora. 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean, Murgian burutu zen larunbatean finala.

Aitor Ugarte Txapeldun Arabako eskolartekoan
2020/10/1012:00etan jokatu da Murgiako Palatu Kirol eremuan Arabako 2020ko eskolarteko finala. Eukene los Airesekin EH-o finalean izango da.

Bertsoa sutan, sarreren zozketa
2020/10/09Urriaren 17an bertso saioa egingo dugu Chillida Lekun, Hernanin, 17:00etan. Bertsozale Elkarteko bazkideon artean, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.

Urriaren 10ean, Murgiako Palatu Kirol eremuan, Arabako Bertso Kuadrilla arteko finala
2020/10/08Urtarrilean eman zitzaion hasiera 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoari. Hilabete batzuetako geldialdiaren ostean, larunbat honetan, hilak 10, Murgiako kirol eremuan emango zaio amaiera.