Hitzetik Hortzera

Iruñeko bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran
2017/11/30Larunbatean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa Iruñean. Saioko bertsoaldien hautaketa eskainiko da igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Amurrioko bertsoak, Hitzetik Hortzeran
2017/11/23Igande arratsaldeko plana osatzeko, Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa eskainiko da zuzenean ETB4n Donibane Lohizunetik.

Durangoko bertsoak eskainiko dira igandean Hitzetik Hortzeran
2017/11/16Gainera, bertsolaritzaz gozatzen jarraitu ahal izango du zaleak hura amaitzean, ETB4n zuzenean jarraitu ahal izango baita Txapelketa Nagusiko Amurrioko finalaurrekoa.

Maule-Lextarreko bertsoaldiak, Hitzetik Hortzeran
2017/11/10Gainera, Hitzetik Hortzeraren ondotik, ETB4ra salto egiten duen zaleak bertsolaritzaz gozatzen jarraitu ahal izango du, Durangoko saioa eskainiko baita zuzenean.

Irungo bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran
2017/11/02Gainera, zuzenean eskainiko da Maule-Lextarreko saioa ETB4n, Aitzol Barandiaranen eta Uxue Alberdiren eskutik.

Bihartik aurrera, bertso asteburuak Euskal Telebistan
2017/10/27Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak zuzenean eskainiko dira ETB4n eta bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran ETB1en. Horrez gain, astelehenean estreinatuko den “Aulki-jokoa” saio berriak Txapelketa Nagusia izango du ardatz.

Zumaia eta Tolosako bertsoaldi onenak Hitzetik Hortzeran
2017/10/12Aurrera doa Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Hitzetik Hortzera aukera paregabea da horren jarraipena egiteko. Pasa den igandean Zumaian jokatu zen eta datorren larunbatean Tolosan jokatuko den final laurdenetako bertsoaldi onenak eskainiko ditugu igandean, 15:00etan, ETB1en.

Zallako bertsoaldi onenak Hitzetik Hortzeran
2017/10/05Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egingo du udazkeneko Hitzetik Hortzerak. Larunbatean Zallan jokatuko da hirugarren final laurdena eta hango bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandean 15:00etan ETB1en.

Segurako bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran
2017/09/28Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egingo du udazkeneko Hitzetik Hortzerak. Larunbatean Seguran jokatuko da bigarren final laurdena eta hango bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandean, 15:00etan, ETB1en.

Igandean hasiko da Hitzetik Hortzera
2017/09/22ETB1en eskaintzen den telebista programak ordutegiari eutsiko dio: igandean izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera.

Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko
2017/04/20Igande honetan denboraldiko azken Hitzetik Hortzera saioa izango da ikusgai ETB1en. Aurten mende erdi beteko da 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik eta txapelketa hartatik 2013kora arteko errepasoa eginez, udazkenean iritsiko den Bertsolari Txapelketa Nagusira begira jarriko da telebista programa.

Andoni Egañak Xabier Amuriza elkarrizketatuko du Hitzetik Hortzeran
2017/04/122016ko udaberrian, 75 urte bete zituenean, iragarri zuen Xabier Amurizak bertso plazetako ibilbidetik erretiratzera zihoala. Andoni Egaña gidari hartuta bere bizitzaren errepasoa egingo du igandeko programa bereziak: Etxanoko haurtzaroa, seminarioko garaiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak, plazetako bidea, erretiroa... Eta, noski, bere bertso onenak ere ekarriko dira gogora.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Hitzetik Hortzeran
2017/04/06Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta bertsolariek osatutako zortzikotea ariko da kantuan larunbatean Anaitasunan. Finaleko aleak izango dira ikusgai eta entzungai ETB1en, igandean.

Arabako finala eta Nafarroako finalaurrekoak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak
2017/03/30Ohi baino programa luzeagoa izango da. Larunbatean Principal Antzokian entzundako bertso onenak eskaintzeaz gain, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoei errepasoa egingo die programak eta zortzi finalistak elkarrizketatuko ditu: Julio Soto, Xabi Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta.

Arabako finalera begira jarriko da Hitzetik Hortzera
2017/03/24Sei finalistekin egon da telebista saioa eta finalaurrekoetako bigarren itzuliko bertsoaldi onenak bilduko ditu.

Ainara Azpiazuren hitzek marraztuko dute igandeko Hitzetik Hortzera
2017/03/16Bertsolaritzarekin daukan harremanaz eta egiten duen lanaz mintzatuko da "Axpi". Eta bi bertso-saiotako ale onenak ere eskainiko dira: martxoaren 9an Durangon Bertso Korrikaren barruan Igor Galartzak, Nerea Ibarzabalek, Oihana Bartrak eta Eneko Abasolo "Abarkas"-ek osatu zutena eta biharamunean Usurbilen Uxue Alberdik, Onintza Enbeitak eta Ane Labakak egindakoa.

Joxe Elorrieta izango da aste honetako gonbidatua Hitzetik Hortzeran
2017/03/09ELAko idazkari nagusi izan zen hogei urtez Joxe Elorrieta, eta ia urtero joan izan da Loiuko Aurregoiti jatetxeko bertso afarira: aurten bere konpainian entzun dugu Arkaitz Estiballes eta Xabi Payaren jarduna. Mutiloan Maialen Lujanbiok eta Aitor Mendiluzek botatako alerik onenak ere jaso ditu Hitzetik Hortzerak.

Bertsoa eta literatura uztartuko dira igandeko Hitzetik Hortzeran
2017/03/02Eider Rodriguez izango da aste honetako gonbidatua. Eider bera gidari zela, literatura gaitzat hartuta aritu ziren Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Ane Labaka Lasarte-Orian, trama formatuan. Hango bertsoaldi onenak ere eskainiko ditugu igandeko programan.

Hernaniko eta Iturengo gutiziak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak
2017/02/23Sukaldaritzari lotutako programa izango da igandekoa. Batetik, Basque Culinary Centerren kantatutako bertsoaldi onenak izango dira ikusgai, eta baita Iturengo Kontu Eguneko bazkalosteko une gogoangarrienak ere. Hiru sukaldariren hitzak ere bilduko ditugu: Iturenen sukaldean aritzen diren Kristina Juankorena eta Marijose Apeztegiarenak eta Juan Mari Arzakenak.

Trabajadorien inguruko bertso trama eskainiko du Hitzetik Hortzerak
2017/02/16Frankismo garaian behartutako lanetan aritu ziren Oiartzun eta Lesaka artean dozenaka preso, Basarri tartean. Haien lanaren inguruko bertso trama osatu zuten Amets Arzallusek, Andoni Egañak, Eneko Fernandezek eta Alaia Martinek Iban Garro gidari zutela. Ale onenak eskainiko ditugu igandeko Hitzetik Hortzeran.

Hur Gorostiagak Baionara eramango du Hitzetik Hortzera
2017/02/09Seaskak antolatuta, BECtso saioa egin zen Baionako Antzokian urtarrilaren hondarrean. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariaren konpainian joan zen Hitzetik Hortzerako lantaldea bertara, eta Seaskaren egoeraren berri eman zigun zuzenean. Eta Amurrioko bertso-saioko bertsoaldi onenak ere eskainiko ditugu igandeko programan.

Arantxa Iturbe elkarrizketatuko dugu Hitzetik Hortzeran
2017/02/02Elkarrizketak gidatzen ohituta dago Arantxa Iturbe, Euskadi Irratiko ahots ezagunenetako bat baita. Bera izango da igande honetako Hitzetik Hortzerako gonbidatua eta irratigintzaz eta bertsolaritzaz jardungo gara berarekin. Plazako jardunak ere izango du lekua aste honetan, eta Tolosa eta Donostiako bertsoaldi onenak eskainiko ditugu.

Bertso Egunaren errepaso historikoa, Hitzetik Hortzeran
2017/01/26Ia mende erdiko ibilbidearen ondoren, fase berri batean sartuko da Bertso Eguna datorren urtetik aurrera. Orain artekoak eman duenaz ariko gara Hitzetik Hortzeran Imanol Lazkano, Laxaro Azkune, Miren Amuriza eta Unai Iturriagarekin, eta 47 edizio hauek utzitako une gogoangarrienak berreskuratuko ditugu.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ikus-entzunezko teknikaria behar du
2017/01/23Otsailaren 12ra arte bidali ahal izango dituzte interesdunek Curriculum Vitae eta motibazio gutunak.

Gontzal Mendibilen ahotsak goxatuko du igandeko Hitzetik Hortzera
2017/01/19Bertsolaritza gertutik ezagutzen du Gontzal Mendibilek: bertso eskolako ikasle da gaur egun eta, orain dela zenbait urte, Iparragirreri buruzko ikuskizun batean parte hartu zuen. Ikuskizunaren zatitxo bat eskainiko dugu programan. Aste honetan Zeanuri, Amurrio eta Oiartzungo bertsoaldi onenak eskainiko ditugu.

Maider Unda, igandeko Hitzetik Hortzeran
2017/01/12Borroka librean egindako bideaz eta bertsolaritzarekin duen harremanaz ariko da oletarra. Amurrioko eta Aramaioko bertsoaldi onenak izango ditugu entzungai eta historikoaren atalean, berriz, Andoni Egaña eta Xabier Perez "Euzkitze" haurrari izena jarri nahian entzungo ditugu.

Danele Sarriugartek Elgoibarrera eramango du Hitzetik Hortzera
2017/01/05Azken urteotan arrakasta lortu duen idazlea da Danele Sarriugarte elgoibartarra. Irakurzaletasunaz, idazle lanaz, Elgoibarrez eta bertsolaritzaz ariko gara berarekin. Igande honetan Elgoibar eta Galdakaoko jaialdiko bertsoaldi onenak ere eskainiko ditugu.

Urteari errepasoa emango diogu Hitzetik Hortzeran
2016/12/29Bertsogintzarentzat urte emankorra izan da 2016a, eta urteari errepasoa emanaz hasiko dugu 2017a, motorrak berotzen hasteko. Maite Berriozabalek gidatuta, urteko bertsoaldi onenak eskainiko ditugu urteberri eguneko programan.

Korrika eta bertsoa, Hitzetik Hortzeran
2016/12/22Udaberrian abiatuko da Korrika Otxandiotik, baina lanean ari da jada Asier Amondo, Korrikako koordinatzailea. Korrikaren eta AEKren inguruan hitz egingo dugu berarekin, eta Laudioko bertso-jaialdira ere lagunduko digu; aste honetako historikoan ere Korrika hartuko dugu gaitzat. Eta Markina-Xemeingo jaialdi beroko bertsoaldi onenak ekarriko ditugu pantailara.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finaleko aleak, Hitzetik Hortzeran
2016/12/15Larunbatean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Bilboko Bilbao Arenan.