Albisteak

Bertso eskolak erdigunean
2021/03/17Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta zuzendaritza taldeko kidea izan da urte luzez Saroi Jauregi Aiestaran. "Gero(r)a mugitzen" Bertsozale Elkartearen aldizkarian idatzitakoa berreskuratu dugu aste honetan, gure blogean.

Jarraitu Getarian egingo dugun Bertso Eguna Internetez
2021/03/15Cristóbal Balenciaga Museorako sarrerak amaitu dira; online zuzenean ikusteko sarrerak badaude. Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzuten.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak zuzendaritza talde berritua du
2021/03/11Atzo Amasa-Villabonan egindako ohiko Batzar Nagusian aurkeztu zen Zuzendaritza Batzorde berritua.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa gogoan, Hitzetik Hortzeran
2021/03/112021eko urte hasieran zen jokatzekoa Nafarroako Bertsolari Txapelketa, baina egoerak ez du horretarako baldintzarik eskaini. Hala ere, aitzakia horri tiraka, orain arte egindako bideari begira jarri nahi izan dugu aste honetako programan. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa apirilean abiatuko da
2021/03/082021ean jokatuko den Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa martxoaren amaieran aurkeztuko da.

Interneten zeuden aretorako sarrerak amaitu dira
2021/03/05Getariako Turismo Bulegoan dauden sarrerak geratzen dira soilik hurrengo Bertso Eguna aretoan bertan jarraitzeko. Dena den, gogoan izan online ikusteko aukera ere badagoela: horretarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude.

Gai-jartzaileak saretzeko dinamika jarriko dugu martxan
2021/03/04Gai-jartzaileak trebatzeko lan saioak egiteaz gain, bertso emanaldietan aritzeko prest daudenen zerrenda ere egunean jarriko dugu Lanku Kultur Zerbitzuekin. Horretarako, interesdunek bete beharreko galdetegia prestatu dugu.

Bertsolari gazteen hasierak, Hitzetik Hortzera
2021/03/04Bost bertsolari gazteekin elkartuko gara aste honetako programan, eta bertsolari gazte izateak dituen aukerei eta mugei buruz ariko gara solasean eurekin. Horretarako, Algortan antolatutako Abra Jaialdian izango gara. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Bertsozale Elkartea, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen betaurrekoetatik
2021/03/03"Gizartea etengabe eraldatuz doa, eta herrigintza/elkartegintza egiteko modua ere bai". Aritz Zerain Miner Bertsozale Elkarteko koordinatzaile ohiak Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik aztertu du elkartea gure blogean idatzitako azken ekarpenean.

Bertsoa hezkuntza arautuan: etengabe egokitzen eta berritzen
2021/03/0353 irakasle eta 29.500 ikasle ari dira egunero hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzen; beste zenbait eremutan bezala, hemen ere bertsoa egokitzen ari da egunerokora eta honek aldaketak ekarri ditu.