Balmasedan eta Orozkon jokatuko dira hurrengo saioak
Udabarrian Bertsotanek, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak, bigarren hitzordua du eguenean, maiatzaren 15ean, Balmasedan eta Orozkon; Balmasedako saioa Areto Nagusian izango da eta, Orozkokoa, Donibane Aretoan. Lehengo astean hasi zen sailkapen fasea, Munitibarren eta Bakion jokatutako saioekin; Asier Galarza eta Imanol Uria izan ziren nagusi bi saio horietan.
Aste honetako eguenean hurrengo bertsolariek kantatuko dute Balmasedan:
- Aitor Arrutia Azkueta
- Araitz Katarain Mugarza
- Enara Gallastegi Barrenetxea
- Ixone Asategi Narbaiza
- Janire Arrizabalaga Munduate
- Maider Altuna Urbina
Balmasedako saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.
Orozkon, ostera, bertsolari hauek arituko dira:
- Ander Aldazabal Olabarri
- Ander Sarriugarte Garcia
- Ander Ucelay Aristi
- Arkaitz Zipitria Mendizabal
- Inazio Vidal Gurrutxaga
- Irune Basagoiti Agirre
Gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga egongo da.
Epaimahaikideak hauexek izango dira: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.
Saioei zein parte-hartzaileei buruzko informazio gehiago webgune honetan aurkituko duzue.