Bertso Udalekuetako hezitzaileek prestaketa asteburua egin dute
2025/05/14
Udarako prestaketan hasi dira Bertso Udalekuetako hezitzaileak: asteburuan elkartu dira eta lau txandak prestatzeari ekin diote.
Maiatzaren 9tik 10era Astigarragako Santiagomendi aterpean elkartu dira Bertso Udalekuetako lau txandatan ariko diren hezitzaileak, elkarrekin udalekuen prestaketari ekiteko. Asteburu honen helburuak dira hezitzaileek elkar ezagutzea eta harremanak sendotzea, Bertso Udalekuen helburuak eta ildo pedagogikoa partekatzea eta txanda bakoitzeko plangintza orokorrak egitea. Aurten, gatazken gaiari buruzko lan-saioa ere egin dute. Taldean giro ederra izan dute ostiraletik larunbatera, gaueko piztualdiak ere lagunduta.
Hezitzaile taldea martxan da, beraz, udarako prestaketetan. Uztailean Zuhatzan, Sarrian, Uitzin eta Bidarrain elkartuko dira 160 haur eta gazte bertsozale eta 35 hezitzaile.