Berriatuako Goikolau Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroari aitortza egin dio
Goikolau Kultur Elkarteak herriko ondarea katalogatu eta ezagutarazteko Berriatuko Herri Ondarea internet egitasmoa aurkeztu zuen apirilaren 11n Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bertan izan ziren, Iñigo Manzisidor Goikolau Elkarteko ordezkaria, Joseba Goienola Berriatuko alkatea eta Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua.
Ekitaldi hau XDZren lanaren aitortza egiteko baliatu nahi izan zuten antolatzaileek, azken urteetan Goikolau Elkarteak egin duen ibilbidean XDZ eredu izan dutelako. Labayru Fundazioaren eta Ondarearen Europako Jardunaldien lana ere aitortu zuten ekitaldian eta Balentin Laka eskultoreak egindako Goikolau ikur bana jaso genuen oroigarri gisa.