Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ermuan eta Basaurin izango dira egueneko saioak

2025/05/20
Lobiano kultur gunean eta Ibaigane kultur aretoan jokatuko dira aste honetako Udabarria Bertsotaneko saioak; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Heldu da hirugarren astera Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Lau saio jokatu dira dagoeneko, eta beste lau geratzen dira fasea osatzeko. Aste honetan, Ermuan eta Basaurin izango dira hitzorduak.

Ermuko saioa Lobiano kulgur gunean izango da eta hurrengo bertsolariek kantatuko dute:

Gaiak ematen Leire Garatxena Larrabe ariko da; epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi BasterretxeaMirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Basaurin izango da beste saioa ordu berean, Ibaigane kultur aretoan. Bertsolari hauek kantatuko dute:

Gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea egongo da. Epaimahaikideak, berriz, hauexek izango dira: Garazi Mendoza AgirreLeire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.

Saioei zein parte-hartzaileei buruzko informazio gehiago webgune honetan aurkituko duzue.