Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Irune Basagoiti izan da nagusi Orozkon, eta Araitz Katarain Balmasedan

2025/05/15
Gaur jokatu dira Udabarria Bertsotaneko bigarren saioak Balmasedan eta Orozkon; datorren eguenean izango dira hurrengo saioak, Ermuan eta Basaurin.

Udabarria Bertsotanen lehen geldialdiaren ostean, bigarrena heldu da gaur. Balmasedan eta Orozkon jokatu dira bigarren saioak, biak arratsaldeko 18:30ean. 

A multzoko saioa Balmasedan jokatu da, Kultur Etxeko Areto Nagusian. Saioko irabazlea Araitz Katarain Mugarza izan da, 169,5 punturekin. Horrela geratu da sailkapena:

Saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi BasterretxeaMirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.

Araitz Katarain

B multzoko saioa, Orozkon jokatu da, Donibane aretoan. Saioan nagusi Irune Basagoiti Agirre izan da, 185 punturekin. Horrela geratu dira beste puntuazioak:

Gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga egon da. Epaimahaikideak hauexek izan dira: Garazi Mendoza AgirreLeire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izan da.

Saioei zein parte-hartzaileei buruzko informazio gehiago webgune honetan aurkituko duzue.