Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Asier Galarzak eta Imanol Uriak irabazi dituzte lehen bi saioak

2025/05/08
Gaur jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko lehenengo saioak Munitibarren eta Bakion; gaur zortzi jokatuko dira hurrengoak.

Gaur hasi da Udabarria Bertsotan,  Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako baliagarria den sailkapen fasea. Saio bi jokatu dira gaurkoan, Munitibarren bata, Bakion bestea. Biak hasi dira 18:30ean.

A multzoko saioa Munitibarren jokatu da, Probalekuko aretoan. Saioko irabazlea Asier Galarza Garai izan da, 194,5 punturekin. Horrela geratu da sailkapena: 

Gai-jartzaile lanetan Leire Garatxena Larrabe ibili da. Epaileak, ostera, honeko hauek izan dira: Ander Txakartegi BasterretxeaMirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da. 

B multzoko saioa, Bakion jokatu da, Txakolingunean. Saioan nagusi Imanol Uria Albizuri izan da, 212 punturekin. Horrela geratu dira beste puntuazioak:

Imanol Uria

Gai-jartzailea Jon Amezaga Fernandez izan da. Epaileak, aldiz, hauek: Garazi Mendoza AgirreLeire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izan da.

Bi saioetako puntuazio desglosatuak ikusgaia saude hemen.

Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 15ean,  Balmasedan eta Orozkon. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.