Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Datorren eguenean hasiko da Udabarria Bertsotan

2025/04/30
Bakion eta Munitibarren jokatuko dira lehen bi saioak, maiatzaren 8an,18:30ean. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioetako aretoetako txarteldegietan.

Maiatza ate joka dago, eta horrekin batera, Udabarria Bertsotan. Eguenean, martxoak 8, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko lehen bi saioak jokatuko dira; A taldekoa Munitibarko Probalekuko auditorioan, eta B taldekoa Bakioko Txakolingunean. Bi saioak aldi berean jokatuko dira, 18:30ean.

Munitibarko saioan sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: 

Gai-jartzaile lanetan Leire Garatxena Larrabe ibiliko da. Epaileak, ostera, honeko hauek izango dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da. 

Bakioko saioan, aldiz, sei bertsolari hauek egongo dira: 

Gai-jartzailea Jon Amezaga Fernandez izango da. Epaileak, aldiz, hauek: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.

Saioetako sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian; baita, saioen egunean, aretoko txarteldegian ere.

Datorren eguenean izango dira hurrengo bi saioak, Balmasedan eta Orozkon.