Joanes Illarregik irabazi du lehen faseko azken saioa
Dagoeneko zeharkatu ditu Nafarroako berde, hori eta gorriak Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Gaur izan da lehen faseko azken saioa, Los Arcosen, 17:30ean hasita. Kultur Etxera bertsozale ugari gerturatu da eta honako sei bertsolariak aritu dira aretoko entzuleei kantatzen:
- Ekain Alegre Gil
- Joanes Illarregi Marzol
- Kattin Madariaga Apaolaza
- Mikel Lasarte Cia
- Saioa Alkaiza Guallar
- Xabi Maia Etxeberria
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Joanes Illarregi izan da puntu gehien batu dituena: 361.5 puntu. Saioan puntu gehien bilduta, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara. Arrazoi berberagatik, Eneko Lazkozek, Julio Sotok eta Xabat Illarregik ere eskuratua zuten txartel hori, Auritzeko, Mutiloako eta Iruritako saioak irabazita, hurrenez hurren. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izanen dute finalaurrekoetan kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
- Joanes Illarregi Marzol 361.5
- Saioa Alkaiza Guallar 340.5
- Mikel Lasarte Cia 339.0
- Ekain Alegre Gil 332.5
- Kattin Madariaga Apaolaza 331.0
- Xabi Maia Etxeberria 319.5
18 bertsolari finalaurrekoetan
Lehen faseko azken saio honekin erabakita gelditu da nork kantatuko duen finalaurrekoetan. 18 dira txapelketan aurrera egingo duten bertsolariak, puntuazioaren arabera, ondorengoa da zerrenda:
- Xabat Illarregi Marzol 365.50
- Joanes Illarregi Marzol 361.0
- Eneko Lazkoz Martinez 357.50
- Julio Soto Ezkurdia 353.0
- Endika Legarra Nuin 349.50
- Saioa Alkaiza Guallar 340.5
- Mikel Lasarte Cia 339.0
- Sarai Robles Vitas 338.50
- Josu Sanjurjo Alzuri 336.00
- Ekain Alegre Gil 332.5
- Kattin Madariaga Apaolaza 331.0
- Ekhiñe Zapiain Arlegi 329.50
- Saats Karasatorre Martinez 328.5
- Julen Zelaieta Iriarte 321.00
- Amaia Elizagoien Varela 320.50
- Xabi Maia Etxeberria 319.5
- Jabi Lezaun Landa 309.00
- Eki Mateorena Zozaia 301.50
Saats Karasatorrek uko egin dio txapelketari, beraz, Patxi Castillo Graciarenak (296.50 puntu) osatuko du hemezortziko zerrenda. Azaroaren 1ean emango zaio hasiera finalaurrekoen faseari, egun horretan Agoitzen jokatuko den saioarekin. Beste bi saio ere izango dira, azaroaren 8an Leitzan eta 16an Tafallan. Horietan erabakiko da finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Azaroaren 29an jokatuko da finala, Iruñeko Nafarroa Arenan. Sarrera guztiak salgai daude dagoeneko.