Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

AURITZ | Urriak 4

Eki Mateorena Zozaia Hasierako agurra
Eki Mateorena Zozaia, Eneko Lazkoz Martinez 8ko nagusia

Herri txiki batean bizi zareten bi lagun zarete. Gurasoen etxea utzi eta pisu bat alokatu nahi duzue herrian. Etxe huts aunitz dauden arren, inork ez du bere pisua alokairuan jarri nahi.

Eki Mateorena Zozaia, Aitor Irastortza Arrizurieta 8ko txikia

Eki, telesail bateko aktorea zara eta Aitor gidoilaria. Eki, atzo Aitorrekin eztabaida izan zenuen. Gaur, hurrengo kapituluko gidoia jaso berri duzu, eta, bertan, irakurri duzu zure pertsonaiaren heriotzaren eszena.

Eki Mateorena Zozaia, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien 10eko txikia

Egoitz eta Eki, aurtengo ikasturtean saltsa ikastaroan elkarrekin eman zenuten izena. Hilabete daramazue eta taldekideen mailatik oso behera zaudete. Egoitz, uzteko gogoa duzu. Ekik jarraitu nahi du.

Eki Mateorena Zozaia Puntuari erantzunak

1, Zenbat bizipen daude kafe baten bueltan? 2, Tartetxo horietan zainduz harremanak

Eki Mateorena Zozaia Ganbarako lana

Zure txikitako idoloa ezagutu duzu, ez da espero zenuena.

AGOITZ | Azaroak 1

Eki Mateorena Zozaia Hasierako agurra
Eki Mateorena Zozaia, Ekhiñe Zapiain Arlegi 8ko nagusia

Eki eta Ekhiñe. Herrikideak zarete. Herriko ibai ertzean pilatzen den zikinkeriaz arduratuta, ibaia garbitzeko auzolanerako deialdia egin duzue. Harrituta zaudete deialdiak izan duen oihartzunaz.

Eki Mateorena Zozaia, Saioa Alkaiza Guallar 8ko txikia

Saioa, eta Eki lankideak zarete. Laneko derrigorrezko formazio bezala, motibazioa lantzeko “coach” batengana bidali zaituztete. Saioa , lehenengo saioaren atsedenaldian Ekik alde egiteko asmoa duela ikusi duzu.

Eki Mateorena Zozaia, Julen Zelaieta Iriarte 10eko txikia

Eki eta Julen lagunak zarete. Erabiltzen duzuen arroparen kontsumoa murriztu nahian zabiltzate. Eki, Julenek proposatu dizu oinarrizko joskintza tailer batean izena ematea.

Eki Mateorena Zozaia Puntuari erantzunak

1. Errepidean daude radarrak sobera 2. Ez al gara joaten sarri azkarregi? 3. Presaz gabiltza baina ez goaz inora

Eki Mateorena Zozaia Ganbarako lana

Berriz ere lekuz kanpo sentitu zara. Hala ere, bertan gelditzea erabaki duzu.

Eki Mateorena Zozaia Bukaerako agurra

IRUÑEA | Azaroak 29

Eki Mateorena Zozaia Hasierako agurra
Ekhiñe Zapiain Arlegi , Eki Mateorena Zozaia 8ko nagusia

Ekhiñe eta Eki, egunero joaten zarete elkarrekin autoz lanera. Gaur ere, irratian entzun duzue su etenaren ondoren hildako palestinarren kopurua gora doala.

Julio Soto Ezkurdia, Eki Mateorena Zozaia 8ko txikia

Eki liburuzaina zara eta Julio, liburutegiko erabiltzailea. Eki, Julio liburu bat itzultzera etorri da. Sisteman begiratu duzunean, ikusi duzu 10 urteko atzerapenarekin ekarri duela.

Eki Mateorena Zozaia Puntuari erantzunak

1, Korrika izango da martxoan berriro. 2, Furgonetan ariko al zara bertsotan? 3, Lekukoa hartzea zinez da polita

Saioa Alkaiza Guallar, Eki Mateorena Zozaia 10eko txikia

Eki semea/alaba zara eta Saioa, gurasoa. Eki, gaur Saioak galdetu dizu babesik gabeko egoeran dagoen haur bat etxean hartzea zer iruditzen zaizun.

Eki Mateorena Zozaia Bakarka, gaia emanda

Gaur lagunekin atera zara. Zure bikotekideak berriz ere mugikorrean zuzeneko kokapena bidaltzeko eskatu dizu.

Eki Mateorena Zozaia Bukaerako agurra