Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

MUTILOA | Urriak 11

Ekhiñe Zapiain Arlegi Hasierako agurra
Ekhiñe Zapiain Arlegi , Julio Soto Ezkurdia 8ko nagusia

Ekhiñe eta Julio, bikotea zarete. Orain arte, euskaraz jakin arren, zuen arteko harremana gazteleraz izan da. Haur bat izan berri duzue, eta zuen hizkuntza ohitura aldatzeko hautua egin duzue.

Beñat Astiz Isasi, Ekhiñe Zapiain Arlegi 8ko txikia

Beñat eta Ekhiñe, klasekideak zarete. Graduazio festa duzue gaur. Elkarrekin komentatu zenuten baserritar jantzita joateko. Beañt, Ekhiñeren bila pasa zarenean, galako jantzita ikusi duzu.

Ekhiñe Zapiain Arlegi , Idoia Granizo Uribarrena 10eko txikia

Idoia eta Ekhiñe, ixtear dagoen lantegi bateko bi lankide zarete. Badakizue inbertsoreak dabiltzala lantegia erosi nahian. Idoia, zu enpresaren etorkizunarekin baikorra zara. Ekhiñe, zu ez.

Ekhiñe Zapiain Arlegi Puntuari erantzunak

1. Dantzatuz sortzen dugu 2. Jota, arin arina edo zortzikoa?

Ekhiñe Zapiain Arlegi Ganbarako lana

Zeharka begiratu duzu ispilura. Ikusitakoak poztu zaitu.

Ekhiñe Zapiain Arlegi Bukaerako agurra

AGOITZ | Azaroak 1

Ekhiñe Zapiain Arlegi Hasierako agurra
Eki Mateorena Zozaia, Ekhiñe Zapiain Arlegi 8ko nagusia

Eki eta Ekhiñe. Herrikideak zarete. Herriko ibai ertzean pilatzen den zikinkeriaz arduratuta, ibaia garbitzeko auzolanerako deialdia egin duzue. Harrituta zaudete deialdiak izan duen oihartzunaz.

Ekhiñe Zapiain Arlegi , Endika Legarra Nuin 8ko txikia

Ekhiñe , jatetxe bateko zerbitzaria zara eta Endika bezeroa. Ekhiñe gaur Endika jatetxera etorri da eta ohartarazi diozun arren, platerik pikanteena eskatu dizu. Jaten hasi orduko, Endika malkoari ezin eutsi dabilela konturatu zara.

Eneko Lazkoz Martinez, Ekhiñe Zapiain Arlegi 10eko txikia

Eneko eta Ekhiñe lagunak zarete. Eneko, influentzerra zara. Bizitza perfektua proiektatzen duzu zure sare sozialetan. Lagunekin geratzen zarenean, aldiz, oso goibel egoten zara. Ekhiñek proposatu dizu sareetan pausa egitea.

Ekhiñe Zapiain Arlegi Puntuari erantzunak

1. Errepidean daude radarrak sobera 2. Ez al gara joaten sarri azkarregi? 3. Presaz gabiltza baina ez goaz inora

Ekhiñe Zapiain Arlegi Ganbarako lana

Berriz ere lekuz kanpo sentitu zara. Hala ere, bertan gelditzea erabaki duzu.

Ekhiñe Zapiain Arlegi Bukaerako agurra

IRUÑEA | Azaroak 29

Ekhiñe Zapiain Arlegi Hasierako agurra
Ekhiñe Zapiain Arlegi , Eki Mateorena Zozaia 8ko nagusia

Ekhiñe eta Eki, egunero joaten zarete elkarrekin autoz lanera. Gaur ere, irratian entzun duzue su etenaren ondoren hildako palestinarren kopurua gora doala.

Ekhiñe Zapiain Arlegi , Saioa Alkaiza Guallar 8ko txikia

Saioa eta Ekhiñe, bi lagun bertsozale zarete. Nafarroako finala ikustera joateko plana egin zenuten elkarrekin. Saioa, finala hasteko ordu erdi faltan Ekhiñek deitu dizu harrituta, esanez Anaitasunara iritsi dela eta han inor ez dagoela

Ekhiñe Zapiain Arlegi Puntuari erantzunak

1, Lagunak dira gure altxor handiena. 2, Lagunak gutxi eta ezagunak mila. 3, Noiz bilakatzen ote da norbait laguna?

Ekhiñe Zapiain Arlegi , Julio Soto Ezkurdia 10eko txikia

Ekhiñe, jantoki sozialeko langilea zara eta Julio boluntarioa. Ekhiñe, Juliok esan berri dizu gaindituta dagoela eta uztea pentsatzen ari dela.

Ekhiñe Zapiain Arlegi Bakarka, gaia emanda

Gurasoa zara. Ezin izan zenuen goi mailako ikasketarik egin. Gaur zure alabaren graduaziora joan zara.

Ekhiñe Zapiain Arlegi Bukaerako agurra