Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Julen Zelaieta Iriarte

Bera, 1980.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

IRURITA | Urriak 18

Julen Zelaieta Iriarte Hasierako agurra
Julen Zelaieta Iriarte, Amaia Elizagoien Varela 8ko nagusia

Amaia eta Julen lagunak zarete. Talde falangista batek elkarretaratzea antolatu du zuen herrian eta istilu larriak izan dira. Atxilotuei babesa adierazteko elkarretaratzean elkartu zarete.

Julen Zelaieta Iriarte, Xabat Illarregi Marzol 8ko txikia

Julen eta Xabat unibertsitateko bi ikasle zarete. Julen, liburutegira joan zara ikastera. Xabat urbildu zaizu eta paper zatitxo batean, bere telefono zenbakia utzi dizu.

Julen Zelaieta Iriarte, Josu Sanjurjo Alzuri 10eko txikia

Julen eta Josu, kuadrillakoak zarete. Zuen lagun batek ezkontzera doala erran dizue. Zu Julen, ezkontzara joateko esfortzu ekonomikoa egiteko prest zaude. Josu ez.

Julen Zelaieta Iriarte Puntuari erantzunak

1. Aisialdia dugu beteta zeharo 2. Aspertzea benetan hain txarra ote da

Julen Zelaieta Iriarte Ganbarako lana

Kamera zuri begira duzu. Hau da zure momentua.

Julen Zelaieta Iriarte Bukaerako agurra

AGOITZ | Azaroak 1

Julen Zelaieta Iriarte Hasierako agurra
Endika Legarra Nuin , Julen Zelaieta Iriarte 8ko nagusia

Endika eta Julen bi teleoperadore zarete. Prentsan irakurri berri duzue Adimen Artifizialak erraz asko ordezkatu dezakeela zuen lana. Zuen etorkizuna kolokan ikusten duzue.

Julen Zelaieta Iriarte, Eneko Lazkoz Martinez 8ko txikia

Julen maizterra zara, eta Eneko errentaria. Julen, Enekok duela hilabete etxe bat alokatu zizun. Konbentzituta zaude etxean izpiritu bat duzula bizitzen, eta Enekorengana joan zara alokairua bertan behera uztera.

Eki Mateorena Zozaia, Julen Zelaieta Iriarte 10eko txikia

Eki eta Julen lagunak zarete. Erabiltzen duzuen arroparen kontsumoa murriztu nahian zabiltzate. Eki, Julenek proposatu dizu oinarrizko joskintza tailer batean izena ematea.

Julen Zelaieta Iriarte Puntuari erantzunak

1. Errepidean daude radarrak sobera 2. Ez al gara joaten sarri azkarregi? 3. Presaz gabiltza baina ez goaz inora

Julen Zelaieta Iriarte Ganbarako lana

Berriz ere lekuz kanpo sentitu zara. Hala ere, bertan gelditzea erabaki duzu.

Julen Zelaieta Iriarte Bukaerako agurra