Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

IRURITA | Urriak 18

Xabat Illarregi Marzol Hasierako agurra
Xabat Illarregi Marzol, Endika Legarra Nuin 8ko nagusia

Xabat eta Endika basozainak zarete. Aurtengo udako suteen ondotik, suteen prebentziorako plan bat garatu zenuten. Gaur jaso duzue erantzuna: esan berri dizuete plana osorik garatzeko ez dagoela nahikoa aurrekonturik.

Julen Zelaieta Iriarte, Xabat Illarregi Marzol 8ko txikia

Julen eta Xabat unibertsitateko bi ikasle zarete. Julen, liburutegira joan zara ikastera. Xabat urbildu zaizu eta paper zatitxo batean, bere telefono zenbakia utzi dizu.

Xabat Illarregi Marzol, Patxi Castillo Graciarena 10eko txikia

Xabat eta Patxi, bikotea zarete. Zuen eraikineko gainerako pisu guztiak jada pisu turistiko bilakatu dira. Xabat, beste norabait alde egin nahi duzu bizitzera. Patxik ez.

Xabat Illarregi Marzol Puntuari erantzunak

1. Aisialdia dugu beteta zeharo 2. Aspertzea benetan hain txarra ote da

Xabat Illarregi Marzol Ganbarako lana

Kamera zuri begira duzu. Hau da zure momentua.

Xabat Illarregi Marzol Bukaerako agurra

TAFALLA | Azaroak 16

Xabat Illarregi Marzol Hasierako agurra
Xabat Illarregi Marzol, Joanes Illarregi Marzol 8ko nagusia

Joanes eta Xabat Gazte Asanbladako kideak zarete. Zuen herrian gaupasa bat antolatu den egunean, sexu askatasunari buruzko pankarta bat zintzilikatu duzue herriko plazan. Gaua iritsi denerako, pankarta lurrean botata eta erreta dagoela ikusi duzue.

Xabat Illarregi Marzol, Amaia Elizagoien Varela 8ko txikia

Xabat eta Amaia lagunak zarete. Bi eguneko mendi irteera antolatu duzue. Xabat, Amaiak, ilusioz, mendi tontorrean lo egiteko konbentzitu zintuen. Lokartzen zaren bakoitzean, Amaiak esnatzen zaitu zerbait entzun duela esanez.

Xabat Illarregi Marzol, Ekain Alegre Gil 10eko txikia

Ekain eta Xabat bikotea izan ziñeten. Distantziagatik, duela urte batzuk utzi zenuten harreman. Gaur egun herri berean bizi zarete. Ekain, gaur Xabatek proposatu dizu zerbait hartzera gelditzea.

Xabat Illarregi Marzol Puntuari erantzunak

1. Telelana bihurtu da gauza normala 2. Ordezkatuko al du aurrez aurrekoa? 3. Lan egiten da sarri pijama jantzita

Xabat Illarregi Marzol Ganbarako lana

Egin diozunaren ondoren, badakizu ez zaituela berdin ikusiko. Berdin zaizu.

Xabat Illarregi Marzol Bukaerako agurra

IRUÑEA | Azaroak 29

Xabat Illarregi Marzol Hasierako agurra
Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol 8ko nagusia

Joanes eta Xabat, Billabesetako gidariak zarete. Hilabeteak dira greban ari zaretela. Gaurko lanuztean, zerbitzu minimoak betetzea egokitu zaizue.

Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez 8ko txikia

Xabat dendaria zara eta Eneko bezeroa. Xabat, Enekok duela aste batzuk, oposizioak gainditzeko, zorte ona ematen duen amuleto bat erosi zizun. Gaur etorri zaizu kontu eske, ez dituelako gainditu.

Xabat Illarregi Marzol Puntuari erantzunak

1, Esku-pilota gure herriko kirola. 2, Frontoietan giroa ez al da aldatu? 3, Apustu egitea ez da derrigorra

Xabat Illarregi Marzol, Sarai Robles Vitas 10eko txikia

Xabat gurasoa zara eta Sarai semea/alaba. 6__________________, mugimendu antimilistaristan aritu zinen soldaduska indarrean zegoenean. Europako herrialde batzuetan soldaduska berreskuratzen ari direla eta, 8________________k esan dizu beldur dela hona ere itzuliko ote den.

Xabat Illarregi Marzol Bakarka, gaia emanda

Abortuak egiten dituzten klinika bateko langilea zara. Klinikaren aurrean errezatzera eta protestara etorritakoen jazarpena bizitu behar izan duzu.

Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol Puntutan

Joanes, San Saturnino eta Xabat San Fermin zarete. Joanes, gaur Xabat jeloskor hurbildu zaizu Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zure egunean egiten ari direlako.

Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol Sei puntuko motza

Xabat eta Joanes politikariak zarete. Nafarroako hurrengo ustelkeria kasua diseinatzen ari zarete.

Xabat Illarregi Marzol Ganbarako lana

Harrera gozoa egin dizute.

Xabat Illarregi Marzol Bukaerako agurra