Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amaia Elizagoien Varela

Oronoz, 1994.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

IRURITA | Urriak 18

Amaia Elizagoien Varela Hasierako agurra
Julen Zelaieta Iriarte, Amaia Elizagoien Varela 8ko nagusia

Amaia eta Julen lagunak zarete. Talde falangista batek elkarretaratzea antolatu du zuen herrian eta istilu larriak izan dira. Atxilotuei babesa adierazteko elkarretaratzean elkartu zarete.

Amaia Elizagoien Varela, Patxi Castillo Graciarena 8ko txikia

Patxi eta Amaia, auzokideak zarete. Zuk Patxi, Amaiaren kartera aurkitu duzu lurrean diruz beteta. Itzuli diozunean, euro bateko propina eman dizu.

Endika Legarra Nuin , Amaia Elizagoien Varela 10eko txikia

Amaia eta Endika, musikariak zarete. Pertsonaia publiko baten kontrako adierazpenak dituen abesti bat konposatu duzue. Amaia, argitaratu nahi duzu. Endikak ez.

Amaia Elizagoien Varela Puntuari erantzunak

1. Aisialdia dugu beteta zeharo 2. Aspertzea benetan hain txarra ote da

Amaia Elizagoien Varela Ganbarako lana

Kamera zuri begira duzu. Hau da zure momentua.

Amaia Elizagoien Varela Bukaerako agurra

TAFALLA | Azaroak 16

Amaia Elizagoien Varela Hasierako agurra
Amaia Elizagoien Varela, Xabier Maia Etxeberria 8ko nagusia

Amaia eta Xabi herrikideak zarete. Zuen herrian dagoen monastegi bat, sekta ultra-katoliko batek erosi zuen. Dagoeneko, familia dexente bizi dira bertan. Herrian giroa gaiztotzen ari dela nabaritu duzue.

Xabat Illarregi Marzol, Amaia Elizagoien Varela 8ko txikia

Xabat eta Amaia lagunak zarete. Bi eguneko mendi irteera antolatu duzue. Xabat, Amaiak, ilusioz, mendi tontorrean lo egiteko konbentzitu zintuen. Lokartzen zaren bakoitzean, Amaiak esnatzen zaitu zerbait entzun duela esanez.

Amaia Elizagoien Varela, Josu Sanjurjo Alzuri 10eko txikia

Amaia amona eta Josu biloba zarete. Amaia 2 urte luzez baratza landu izan duzu etxean. Urteen joanarekin, geroz eta zailtasun gehiago dituzu baratzeko lanean aritzeko. Gaur Josuk proposatu dizu dakizuna berari irakastea.

Amaia Elizagoien Varela Puntuari erantzunak

1. Telelana bihurtu da gauza normala 2. Ordezkatuko al du aurrez aurrekoa? 3. Lan egiten da sarri pijama jantzita

Amaia Elizagoien Varela Ganbarako lana

Egin diozunaren ondoren, badakizu ez zaituela berdin ikusiko. Berdin zaizu.

Amaia Elizagoien Varela Bukaerako agurra