Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Patxi Castillo Graciarena

Bera, 1992.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

IRURITA | Urriak 18

Patxi Castillo Graciarena Hasierako agurra
Josu Sanjurjo Alzuri, Patxi Castillo Graciarena 8ko nagusia

Josu eta Patxi zuen herriko feria eguna da, eta Palestinako bandera eta zapiak saltzeko postua jarri duzue. Ordu erdian denak bukatu zaizkizue.

Amaia Elizagoien Varela, Patxi Castillo Graciarena 8ko txikia

Patxi eta Amaia, auzokideak zarete. Zuk Patxi, Amaiaren kartera aurkitu duzu lurrean diruz beteta. Itzuli diozunean, euro bateko propina eman dizu.

Xabat Illarregi Marzol, Patxi Castillo Graciarena 10eko txikia

Xabat eta Patxi, bikotea zarete. Zuen eraikineko gainerako pisu guztiak jada pisu turistiko bilakatu dira. Xabat, beste norabait alde egin nahi duzu bizitzera. Patxik ez.

Patxi Castillo Graciarena Puntuari erantzunak

1. Aisialdia dugu beteta zeharo 2. Aspertzea benetan hain txarra ote da

Patxi Castillo Graciarena Ganbarako lana

Kamera zuri begira duzu. Hau da zure momentua.

Patxi Castillo Graciarena Bukaerako agurra

LEITZA | Azaroak 8

Patxi Castillo Graciarena Hasierako agurra
Julio Soto Ezkurdia, Patxi Castillo Graciarena 8ko nagusia

Julio eta Patxi. Abeltzainak zarete. Bailarako beste abeltzainekin batera, oporraldiak betetzeko langile bat kontratatu duzue. Horri esker, lehenengo aldiz, astebeteko oporraldia hartu ahal izan duzue.

Mikel Lasarte Cia, Patxi Castillo Graciarena 8ko txikia

Patxi eta Mikel, lagunak zarete. Patxi, Mikeli esan zenion zuri yoga klasea erlaxatzeko bikain datorkizula eta berak ere probatu beharko lukeela. Gaur Mikel zurekin etorri da. Ez da klase osoan ixildu, eta Patxi, iritsi baino estresatuago atera zara.

Sarai Robles Vitas, Patxi Castillo Graciarena 10eko txikia

Patxi eta Sarai, unibertsitateko ikasketak dituzuen bi lagun zarete. Urteak daramatzazue batetik bestera lanean. Patxi, gaur Saraik proposatu dizu bigarren hezkuntzako irakasletza masterra egitea.

Patxi Castillo Graciarena Puntuari erantzunak

1. Zenbat etxe huts daude zure inguruan? 2. Independizatzea ez da hain erraza 3. Herria turistena bihurtzen ari da

Patxi Castillo Graciarena Ganbarako lana

Zure bizitzan aldaketak eraginen ditu. Bertigoa ematen dizun arren, egin nahi duzu.