Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

LOS ARCOS | Urriak 26

Saioa Alkaiza Guallar Hasierako agurra
Mikel Lasarte Cia, Saioa Alkaiza Guallar 8ko nagusia

Mikel eta Saioa, bizilagunak zarete. Azkenaldian, geroz eta pintada gehiago topatzen dituzue auzoan mezu arrazistekin. Gaur, atarian topo egin duzue. Pareko fatxadan pintada arrazista berri bat dago.

Joanes Illarregi Marzol, Saioa Alkaiza Guallar 8ko txikia

Saioa eta Joanes, autoa partekatzen ari zareten bidaiariak zarete. Saioa, autopistako ordainlekura iritsi zaretenean, Joanes, gidariak, ordaintzeko asmorik gabe, aurreko kotxeari jarraitu dio.

Xabier Maia Etxeberria, Saioa Alkaiza Guallar 10eko txikia

Xabi eta Saioa, bikotea zarete. Publikoan zaudetenean Xabi, zuk beti egiten dizkiozu maitasun keinuak Saioari. Saioa ez da eroso sentitzen.

Saioa Alkaiza Guallar Puntuari erantzunak

1. Ardoa nafarroan urrezko ondare 2. Tradizioa zena egun al da moda?

Saioa Alkaiza Guallar Ganbarako lana

Armairutik kamiseta hura hartu duzu. Gaur jantziko duzu.

Saioa Alkaiza Guallar Bukaerako agurra

AGOITZ | Azaroak 1

Saioa Alkaiza Guallar Hasierako agurra
Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar 8ko nagusia

Eneko eta Saioa anai-arrebak nerabeak zarete. Zuen gurasoek sexuari buruzko elkarrizketa izan berri dute zuekin. Logelan, izandako elkarrizketaren inguruan hizketan hasi zarete.

Eki Mateorena Zozaia, Saioa Alkaiza Guallar 8ko txikia

Saioa, eta Eki lankideak zarete. Laneko derrigorrezko formazio bezala, motibazioa lantzeko “coach” batengana bidali zaituztete. Saioa , lehenengo saioaren atsedenaldian Ekik alde egiteko asmoa duela ikusi duzu.

Endika Legarra Nuin , Saioa Alkaiza Guallar 10eko txikia

Saioa eta Endika bikotea zarete. Urteak daramatzazue zuen herritik kanpo hiri batean bizitzen. Jubilatu berritan, Saioa, Endikak proposatu dizu zuen sorterrira bueltatzea.

Saioa Alkaiza Guallar Puntuari erantzunak

1. Errepidean daude radarrak sobera 2. Ez al gara joaten sarri azkarregi? 3. Presaz gabiltza baina ez goaz inora

Saioa Alkaiza Guallar Ganbarako lana

Berriz ere lekuz kanpo sentitu zara. Hala ere, bertan gelditzea erabaki duzu.

Saioa Alkaiza Guallar Bukaerako agurra

IRUÑEA | Azaroak 29

Saioa Alkaiza Guallar Hasierako agurra
Saioa Alkaiza Guallar, Julio Soto Ezkurdia 8ko nagusia

Julio eta Saioa, senideak zarete. Zuen familiako kide bat estatuaren torturaren biktima izan zen. Bere omenezko plaka bat jarri behar duzue herrian. Debekatzeko eskaera egin dela jakin duzue.

Ekhiñe Zapiain Arlegi , Saioa Alkaiza Guallar 8ko txikia

Saioa eta Ekhiñe, bi lagun bertsozale zarete. Nafarroako finala ikustera joateko plana egin zenuten elkarrekin. Saioa, finala hasteko ordu erdi faltan Ekhiñek deitu dizu harrituta, esanez Anaitasunara iritsi dela eta han inor ez dagoela

Saioa Alkaiza Guallar Puntuari erantzunak

1, Jolasean pasatu dugu haurtzaroa. 2, Inoiz galtzen al dugu jolasteko grina? 3, Tranpak ere egoten dira jolasean

Saioa Alkaiza Guallar, Eki Mateorena Zozaia 10eko txikia

Eki semea/alaba zara eta Saioa, gurasoa. Eki, gaur Saioak galdetu dizu babesik gabeko egoeran dagoen haur bat etxean hartzea zer iruditzen zaizun.

Saioa Alkaiza Guallar Bakarka, gaia emanda

Txikitan egurra ematen zizun irakaslearen eskela argitaratu dute egunkarian. Irakurri duzunean, bakean sentitu zara.

Saioa Alkaiza Guallar Bukaerako agurra