Albisteak
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Bertsolari Txapelketa
2026/01/31Jai Alai bertsozalez eta euskaraz bete dugu gaur arratsaldean: 1.850 lagun elkartu dira bertan Xilaba Bertsolari Txapelketaren azken egunaz gozatzeko; Maddi Ane Txoperenak jantzi du aurtengo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari txapelketako txapela, buruz burukoan Maddalen Arzallusekin aritu ondoren.
Xilabako finalerako oharrak
2026/01/28Heldu da Xilaba Bertsolari Txapelketako azken hitzordua: finala. Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan izanen da saioa, larunbatean, 17:00etatik aitzina. Guzia ahalik eta ondoen joan dadin, hemen larunbateko hitzordurako zenbait ohar.
Xilabako finala, bideek bidea
2026/01/20Urtarrilaren 31n izango da Xilaba Bertsolari Txapelketako azken hitzordua, finala. Donibane Lohizuneko Jai Alain izanen da. Seikotean bost izanen dira emazteak. Hiru bertsolarik lehen aldikoz abestuko dute finalean. Sei buru eta txapel bat, Maialen Hiribarrenek emango duena
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Bardozeko saioa eta osatu da finala
2026/01/17Xilabako azken final aitzinekoa irabazita, urtarrilaren 31an jokatuko den finalerako sailkapena eskuratu du Maddi Ane Txoperena bertsolariak. Finala Donibane Lohitzuneko Jai Alain izanen da.
Larunbatean izanen da azken final aitzinekoa Bardozen
2026/01/13Urtarrilaren 17an, larunbatez, jokatuko da txapelketaren bigarren eta azken final aitzinekoa Bardozeko Ezker Paretan.
Miren Artetxe gailendu da Baigorriko saioan
2026/01/10Baigorriko Plaza Xoko gelan jokatu da final aitzinekoen lehen saioa. Saioa irabazteaz gain finalera sailkatu da Miren Artetxe.
Baigorrin izanen da Xilabaren lehen final aitzinekoa
2026/01/06Urtarrilaren 10ean, larunbatez, jokatuko da txapelketaren lehen final aitzinekoa Baigorriko Plaza Xoko gelan.
Erabakita gelditu dira final aitzineko saioak
2025/12/22Xilabako bigarren faseko hiru saioak bururatu ondotik, osatuta geratu da final aitzinekoetara pasa diren bertsolarien zerrenda.
Aitor Servier izan da garaile Hiriburuko saioan
2025/12/21Hiriburuko La Perle gelan jokatu da bigarren fasekoazken saioa. Saioa irabazteaz gain final aitzinekoetara sailkatu da Aitor Servier.
Hiriburuko saioan argituko dira final aitzinekoak
2025/12/16Abenduaren 21ean, igandez, jokatuko da bigarren faseko azken saioa Hiriburuko La Perle gelan.
Miren Artetxe izan da garaile Muskildiko saioan
2025/12/13Muskildiko Posonpesenea gelan jokatu da bigarren faseko bigarren saioa. Saioa irabazteaz gain final aitzinekoetara sailkatu da Miren Artetxe.
Muskildira iritsiko da Xilaba ibiakoitzean
2025/12/09Abenduaren 13an, ibiakoitzez jokatuko da bigarren faseko bigarren saioa Muskildiko Posonpesenea gelan.
Maddi Ane Txoperena gailendu da Aiherrako saioan
2025/12/06Aiherrako Denen etxea gelan jokatu da bigarren faseko lehen saioa. Saioa irabazteaz gain final aitzinekoetara sailkatu da Maddi Ane Txoperena.
Aiherran abiatuko da Xilabaren bigarren fasea larunbatean
2025/12/02Abenduaren 6an, larunbatez, jokatuko da bigarren faseko lehen saioa Aiherrako Denen Etxea gelan
Erabakita gelditu dira bigarren faseko saioak
2025/12/01Xilabako lehen faseko lau saio bururatu ondotik, osatuta geratu da bigarren faseko bertsolarien zerrenda.
Maddalen Arzallus izan da garaile Ligiko saioan
2025/11/30Ligiko herriko gelan jokatu da lehen faseko laugarren saioa. Saioa irabazteaz gain bigarren fasera sailkatu da Maddalen Arzallus.
Ligira iritsiko da Xilabaren bidea igandean
2025/11/26Azaroaren 30an, igandez Ligiko herriko gelan izango da saioa. Bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da Aiherrako saiora.
Ramuntxo Christy izan da garaile Ainhoako saioan
2025/11/22Ainhoako Elkartetxean jokatu da lehen faseko hirugarren saioa. Saioa irabazteaz gain bigarren fasera sailkatu da Ramuntxo Christy.
Ainhoan segituko du Xilabak larunbatean
2025/11/18Azaroaren 22an, larunbatez, Ainhoako Elkartetxean izango da saioa. Bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da Hiriburuko saiora.
Miren Artetxe izan da garaile Domintxaineko saioan
2025/11/15Domintxaineko herriko gelan jokatu da lehenengo faseko bigarren saioa. Saioa irabazteaz gain bigarren fasera sailkatu da Miren Artetxe.
Domintxainen jokatuko da bigarren saioa larunbatean
2025/11/12Azaroaren 15ean, ibiakoitza, Domintxaineko herriko gelan jokatuko da saioa. Bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da Muskildiko saiora.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilabako lehen saioa, Bidarten
2025/11/08Abenduaren 6an Aiherran jokatuko den bigarren faserako kadira bat lortu du Maddi Ane Txoperena bertsolariak. 150 bertsozale bildu dira Bidarteko Beheria antzokian txapelketako lehen saioa zuzenean jarraitzeko.
Bidarten hasiko da larunbatean XILABA bertsolari txapelketa
2025/11/04Bidarteko Beheria antzokiak hartuko du txapelketaren lehen saioa. Sei bertsolari izanen dira kantuan. 17:00etan hasiko da saioa eta sartzeak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian
Heldu da XILABA txapelketa
2025/09/3024 bertsolarirekin ekingo dio bideari XILABA bertsolari txapelketak. Bidarten abiatuko da azaroaren 8an eta finala Donibane Lohizuneko Jai Alain izanen da urtarrilaren 31n.
